Txingudiko pentsiodunen mugimendua .- Eskualdean burutu ditugun kontzentrazioetara eta mobilizazioetara bertaratu diren pentsiodunek emandako laguntza eskertu nahi dugu, baita Donostiaraino joan ziren hiritar bidasotar guztiei (aitona-amonak, seme-alabak, bilobak) ere iragan larunbatean, pentsio duin batzuen aldeko aldarrikapena egiteko.
IRUNGO EUSKAL-JIRA BATZORDEA.- Aurtengo abuztuaren 3an eta 4an Irungo Euskal-Jira bere 40 urterrena ospatuko du.Antolatzaileak batzordeak egitarauaren prestaketa-lanari ekin dio , ohiko jarduerez gain hainbat berrikuntzasartzen saiatuz.Honekin batera 40 Euskal-Jiraren logo aurkeztu dute, Aitor Ibargoyenek egina.
Elkartearen ekitaldien artean hurrengo udaberrirako X Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzako eta Komiki Errepublikanoen II. Lehiaketa, egile berrientzat iragartzen du.
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu. Ibilbide erraza jende guztiarentzat.
Bidasoaldeko Lagunak.- Gaintxurizketa ondoan dagoen nekazal eremu hau larre eta zuhaizti mosaiko tipikoa da eta Jaizkibel mendiaren hegoaldeko hegalean dago (Kontserbazio Bereziko Eremua da Natura 2000 Sarean). Gune honetan zaborren erraustegi bat egin nahi izan zuten garai batean, eta gaur egun espekulazio-proiektu baten xede erakargarri da, non 100 establezimendutik gora, 1.000 aparkaleku eta gasolindegi bat izango dituen mega merkataritza-gune bat egin nahi duten (badirudi hidrokarburoak biltegiratzeko eta banatzeko proiektu bat duela).
Proiektu lanean jarraitzeko eta aurki Zaporeakek martxan jartzea espero duen proiektu berrietara begira, inoiz baino beharrezkoagoa da ekimenak martxan jartzea proiektu guztiak hornitzeko. Bide horretan jarriko du martxan aste honetan ELKARTASUN BONOAREN kanpaina Zaporeak Bidasoa taldeak.