Portada

Betti Gotti, Gehitu, Antxeta Irratia eta Harri Beltza elkateak elkarlanean 1600 preserbatibo banatu dituzte

argazkia

Antxeta Irratiak 1600 kondoi banatu ditu Irungo bestetako herri bazkarian. Honen bidez,gazte eta nerabeen artean sexu harrenan osasuntsu eta arriskurik gabaekoak, seguruak alegiak, sustatzea bultzatu nahi dugu, irrati elkarte gisa.

Antxeta Irratiak, HIESA eta GIB gaixotasunen prebentziorako kanpainia bat jarri du martxan, Irungo San Pedro eta San Martzial besten hasierarekin. Hala, 1600 kondoi banatu dituzte, Irungo Ficoba erakustazokan antolatutako herri bazkarian. Ekimena, "Xingola Gorria" izenburua duen proiektuaren barruan kokatzen da, proiektu honen bitartez, HIESA eta GIB gaixotasunen inguruko informazioa eta prebentziorako ekintzak aurreikusten ditu. Kanpainaren lehen epean, Irun,Hondarribia,Hendaia,Pausu eta Biriatuko herriko bestetan kondoiak banatuko dituzte, gazte eta nerabeen artean bereziki. 2013ko abenduan aldiz, HIESAren kontrako hilabetea burutuko du Antxeta Irratiak. Irratsaio bereziak, hitzaldiak eta bestelako aktibitateak izango dira.

"Alardearen seme-alabak" dokumentalaren proiekzioa

Data: 
Asteartea, Ekaina 25, 2013 - 20:00 -tik Asteazkena, Ekaina 26, 2013 - 19:55 -ra
Non: 
Irungo Amaia Kultur Zentroa
Antolatzen du : 
Irungo Udala

foto

Emakumeek Irun eta Hondarribiako Alardeetan duten parte-hartzeari buruzko dokumentala; parte-hartze horrek eragindako sentimenduak eta eztabaida aztertzen ditu. Bi herrietako festak egun bat besterik ez du irauten. Egun oso bat da istorio hau kontatzeko baliatzen den egitura. Lehen zatian, Alardea hasieratik zer den jasotzen du, bere historia, eszenaratzea, egitura, ezaugarriak. Bigarren zatiak gatazkaren hasiera eta lehen urteetan, 90eko hamarkadan, izan zuen garapena kontatzen du. Hirugarren zatia, aldiz, gaur egunean kokatzen da, 2011 eta 2012 urteetan, eta festaren orainaz eta etorkizunaz hausnartzen du. Euren bizipenak, sentsazioak eta pentsamoldeak azaltzen dituzten bi herrietako pertsonai desberdinen bidez egin da kontakizuna.

Gipuzkoako Auzitegi Probintzialak Kaleratzeak STOP-en argudioak aintzat hartzen ditu

logotipoGipuzkoa Kaleratzeei STOP.- Gipuzkoako Auzitegi Probintzialak Kaleratzeak Stop Desahucios-en argudioak aintzat hartzen ditu eta Donostiako 1. Epaitegiaren 1. Instantziaren erabakia baliogabetzen du.

Donostiako 1. Epaitegiaren autoak, Iñaki Gonzalez-en, Maileguagatik Kaltetua den Donostiako jubilatuaren eskaerak gutxietsi zituen. Plataformaren abokatuak Audientzia Probintzialaren aurrean apelazio-errekurtso bat aurkeztu zuen. Errekurtso hau aintzat hartua izan da eta, Kutxak Iñakiren lokal bat eskuratu eta gero, honek zeukan 12.000 euroko zorra zela eta exekuzioarekin jarraitzeko eskaera egin zuenetik aurrera egindako jardunen ezabatzea deklaratu du Epaitegiak. 

Landetxa-ko Aldiri geraleku honetarako sarbidearen egoera ezin txarragoa salatzen dute

fotoLandetxako Auzo Elkartea.- Aldiriko geltoki honen egoera kaxkarra behin eta berriz salatu dugu: ranpako baila ahutsia, dagoen arriskua erraz ikusten da, pertsona nagusiek eta mugikortasunerako arazoak dituztenek zailtasunak dituzte bertaraino iristeko,…

Alderdi político ezberdinei eta udal gobernuari ere azaldu diegu egoeraren larritasuna. Iaz, gure aldetik behin eta berriz eskaera egin, Irungo udalak ADIFeri eskatu zion egoerari irtenbidea bilatu behar zitzaiola, modu azkarrean.

Larunbatean, Hendaiako ikastolaren aldeko manifestazioa Baionan

Seaskak, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea,manifestazioa antolatu du Baionan, datorren larunbaterako, Hendaiako ikastolari suprefetak jarritako debekuak ikastolen eredua arriskuan jartzen duela salatzeko.

Manifestazioa 15:00etatik aurrera Baionako Alderdi Sozialistaren egoitzetik abiatuko da Gobernu frantsesaren ordezkaritza den suprefekturaren aurrean bukatzeko.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin