Kemen dantza taldea: Gaitero topaketa
Kemen dantza taldeak 70 gaita jole bildu zituen igandean taldearen 40. urteurren ospakizun ekitaldien barruan. Giro bikainean Irungo kaleak alaitu zituzten, jarraian Urdanibia plazan saio aberats eta anitza eskainiaz. Gaita joleak Irun, Hondarribia, Hendaia, Oiartzun, Lezo, Pasaia, Donostia, Hernani, Andoain, Deba, Logroño, Alberite, Cervera eta Arnedotik etorriak ziren. Bertan, Euskal Herrian ezaguna dugun dultzainaz gain, xirularrua, bajoia eta familiako beste tresna batzuk ikusi eta entzun ahal izan ziren. Saioa amaitzeko guztiek batera Hernaniko Iñaki Egurenek Kemenen omenez sorturiko "Kemen" eta "Mosku" piezak jo zituzten.
- Gehiago irakurriKemen dantza taldea: Gaitero topaketa -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko




Kaleratzeei eta etxebizitza hutsen desjabetzeei buruzko Andaluziako Batzordearen dekretua oinarritzat hartuz.
Hilaren 27an, larunbatarekin, Juanra Rojori ongi etorria egingo zaio Irunen. 19:30tan izango da San Juan plazan eta ondoren, 21:30ak aldera, afaria egongo da Hazian (jadanik txartelak salgai daude 15€tan).
BIDASOAKO STOP KALERATZEAK.- Testutxo honen bidez Koldo Salinasek izan zuen keinu polita eskertu nahi dugu. Bere “Txoriso-Esnea” txokolatezko goxoarengatik eta Stop Kaleratzeak aipatzeagatik, honek desjabetuak izateko arriskuan daudenei eta hauek etxebizitza den oinarrizko eskudibidea ez galtzeko lan egiten dugunoi indarra ematen digulako. Adibide honek gure herriko saltoki eta ostalaritzan fruitua emango duelakoan gaude. Denok laguntzen ahal dugu, moduren batean, ain bidezkoa den kaleratzeak ekiditea bezalako zergati batean.