Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago Zubian egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du Irungo Harrera Sareak datorren astelehenean, abenduaren 17an, migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Irundik pasatzen diren migratzaileentzako mugikorrak behar ditugu. Atzean utzi dituztenekin eta aurretik zain dituztenekin komunikatzeko modu bakarra dute eta asko mugikorrik gabe iristen dira.
Erabiltzen ez duzun baina egoera onean dagoen aparailurik baduzu, ekarriguzu mesedez!!
10 egun pasa dira Harrera Sareak antzemandako premiazko beharrak konpontzeko neurrien berrri eman zenetik. Erakunde publikoek, ordea, hartutako konpromisoak alde batera utzi dituzte eta modu horretan, migratzaileen zaurgarritasun egoera, bereziki emakume eta umeena, aregotzen dute.