Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeok, "Pentsioen Osagarri bat Bermatzeko Neurrien" Herri Ekimen Legegilearen aurrean

Acto Bilbo Rock 02.jpg

EHPM/MPEH.- 2023an, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 6,000 pertsonak zuten kotizazio gabeko pentsioa, hau da, 484,6 €-ko diru-sarrerak 14 ordainsaritan. Horietatik 4.024 emakumeak ziren, hau da, kotizazio gabeko pentsioak zituzten 3 pertsonatik 2 emakumeak ziren, eta horien artean, 1.055 80 urtetik gorakoak ziren. 2024ko azaroan, kotizazio gabeko pentsioa duten pertsonak 7.859ra igo dira, eta hilean 518 € jasotzen dituzte 14 ordainsaritan. Pertsona horietatik, aurreko proportzioaren arabera, 5.300 inguru emakumeak izango lirateke.

Pentsio txikiena duten emakumeak dira, eta nekez irits daitezke hilaren amaierara. Gaur egun duten zaurgarritasuna ez da kasualitatearen edo zoriaren ondorio, bidegabekeria historiko baten ondorio baizik, feministok patriarkatua deitzen dugun sistema batean sustraituta dagoena. Sistema horrek emakumeei espeziearen zaintza-lanak esleitu zizkigun, eta zeregin horiek ez dira lantzat hartu, eta, beraz, ez dira ordaindu familiaeremuan egin diren bitartean. Hain zuzen ere, zaintza-lanetan duten dedikazio nagusiaren ondorioz, emakume horiek lan-munduan ez dira sartu, edo sartu badira, kotizazio peko pentsioa jasotzeko eskubiderik ematen ez dien denbora laburrerako izan dira.

Eta lan-munduan sartu dren emakumeak lanaldi bikoitzaren kontura izan dira, etxean eta etxetik kanpo, eta, horren ondorioz, emakume askok lanaldi partzialeko enpleguak dituzte, eta emakumeek hartzen dituzte, batez ere, zaintzarako eszedentziak. Egoera horiek pentsioaren zenbatekoan eragiten dute, beherantz. Horrek eta lan-mundua sexuaren arabera bereizteak, emakumeek soldata baxuagoak izateak, soldata-arrakala bat eragin du, pentsioen genero-arrakalan islatzen dena, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, egoera hori kontuan hartuz, “Pentsioen Osagarri bat Bermatzeko Neurrien” Herri Ekimen Legegilea (HEL) erregistratu zuen joan den irailean Eusko Legebiltzarrean. Ekimen hori urriaren amaieran onartu zen Izapidetzeko.

Gutxieneko pentsioak Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (LGS) parekatu arte osatuko dituen Euskal Sistema garatzea da HEL honen helburua, Europako Gutun Sozialaren arabera, 14 ordainsaritan ordainduko dena, horrela, 60 urtetik gorako pentsiodunen gizarte-bazterketako arriskua prebenitzeko. EAEn LGS bat ezartzen bada, hori izango da osagarria kalkulatzeko erreferentzia. Osagarri hori banan-banan aplikatu nahi dugu hartzaile bakoitzarentzat, haien bizikidetza-harremanak edozein direla ere.

2017ko Eskubide Sozialen Europako Zutabearen eta Europako Gutun Sozialaren arabera, baliabide nahikorik ez duen pertsona orok zahartzaroan bizitza duina bermatuko duen gutxieneko errenta jasotzeko eskubidea du. HEL honen arabera, euskal administrazio publikoa izango da ofizioz jardungo duena osagarria jasotzeko eskubidea duten pertsona guztiek jasoko dutela bermatzeko.

Zalantzarik gabe, emakume pentsiodunak izango dira HEL hau aplikatzearen onura gehien jasoko dutenak, eta aplikazio horrek pentsioen genero-arrakala murriztuko du.

Generoen arteko arrakala hori, HELren Zioen Azalpenean azaltzen den bezala, denboran zehar mantentzen da (emakumeen eta gizonen batez besteko erretiro-pentsioen arteko aldea 10 €-koan besterik ez da gutxitu 2014 eta 2024 artean), alde hori murrizteko hartutako neurriak ez direlako eraginkorrak izan:

a) pentsioetarako kotizazio-aldiak zenbatzean, lanaldi partzialeko lana lanaldi osoarekin parekatzea, ez zaie aplikatzen pentsioa 2023ko urriaren la baino lehen pentsioa eskuratu dutenei;

b) 2015ean emakumeek egindako ekarpen demografikoagatiko edo amatasunagatiko pentsioosagarria, edota 2021eko otsailaren 4tik aurrera osagarri hori ordezkatu zuen generoarrakala murrizteko kotizazio peko pentsioak konpentsatzekoa, ez zaizkie aplikatu adin handieneko emakumeei, 2016ko urtarrilaren la baino lehen eskuratu baitzuten pentsioa.

Egia da emakumeek pairatzen duten desberdintasun hori konpontzeko beharrezkoa dela askotariko neurriak hartzea, bai eta zaintza-lanak gizonen eta emakumeen artean ekitatez banatzea ere. Baina arei dago kotizazio gabeko edo kotizazio peko pentsioak dituzten eta zenbateko horretara iristen ez diren emakume guztiei 1.134 euroko gutxieneko pentsioa bermatzeak genero-arrakala nabarmen murriztea ekarriko duela.

Laburbilduz, esan dezakegu emakumeek aitortzarik ez duten eta ordainsaririk jaso gabe eginak dren Zzaintza-lanetan ematen duren dedikazioak, lan-munduan duten egoera prekarioa eta diskriminatua ondorioztatu duela. Lan-munduko desberdintasun-egoera horrek pentsio baxuagoak izatea eragin du, kotizazio pekoak edo kotizazio gabekoak izan.

Gure ustez, HEL honen bidez, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak arindu egin nahi du, nolabait, bidegabekeria patriarkal gisa katalogatu dugun hori.

Egindako kalkuluen arabera, izapidetzeko onartutako HELren bidez, 66.000 emakume pentsiodunek (guztira, onuradunak izango diren ia 100.000 pentsiodunen artetik) jaso ahal izango dute 1.134€-ko osagarri hori, eta horrek bizi-baldintza duinak lortzeko gutxieneko diru-sarrera nahikoak bermatuko dizkie, eta, gainera, genero-arrakala murriztuko da.

Horregatik, emakume guztiak animatzen ditugu HEL hau babestera, beren sinaduraren bidez.

Acto Bilbo Rock 01.jpg

Atxikimenduak

Euskal Autonomia Erkidegoan

  • BIZITZAK ERDIGUNEAN
  • CNT
  • MUGARIK GABE
  • ELAren IDAZKARITZA FEMINISTA
  • EMAKUMEEN MUNDU MARTXA
  • ESKren IDAZKARITZA FEMINISTA
  • ETXALDE
  • EUSKAL HERRIKO BILGUNE FEMINISTA
  • FEMINISTALDE
  • FORUM FEMINISTA MARIA DE MAEZTU
  • GAFAS MORADAS, Elkarte Feminista
  • ITAIA antolakundea
  • LABen IDAZKARITZA FEMINISTA
  • SECRETARÍA DE LA MUJER DE CCOO
  • STEILAS-en IDAZKARITZA FEMINISTA

ARABA

  • Amurrioko EMAKUMEON SAREA
  • Amurrioko MUGIMENDU FEMINISTA.
  • ARPIAK (Lautada)
  • ASAMBLEA FEMINISTA RIOJA ALAVESA
  • Asociación de mujeres de KENIA de Gasteiz
  • Asociación de mujeres LAUKIA (Valdegobia-Gaubea)
  • Asociación de mujeres trabajadoras del hogar y de cuidados de Araba -Arabako Etxeko eta zainketarako langileen elkartea (ATHCA-AEZLE)
  • DJEKAPFO (Asociación de mujeres de Mali de Gasteiz)
  • Emakume Aske eta Borrokalariak
  • Emakumeen Gerraren Aurka (EGA)
  • Emakumeok Dantzan/ Mujeres en Danza, Alde Zaharra, Gasteiz
  • ERROTIK ikasle talde feminista
  • Espacio de encuentro “Urbanismo Feminista”
  • EZTENAK, Zuiako talde feminista
  • GARAION
  • Gasteizko MUGIMENDU FEMINISTA
  • Grupo de mujeres de ADAP (Asociación de Ayuda a personas Presas)
  • GUET, Gasteizko Unibertsitateko Emakumeen Taldea
  • HARRAMAZKA (Gasteiz)
  • Hegoaldetik ENARAK kooperatiba elkarte txikiak
  • Laudioko MUGIMENDU FEMINISTA.
  • LUMAGORRI HAT Elkartea
  • Manos sobre el corazón (Asociación de Mujeres de Camerún de Araba)
  • Mendialdeko TALDE FEMINISTA
  • MENDIANDREAK Elkarte Feminista
  • Mujeres de GOIAN, Alde Zaharra, Gasteiz
  • Mujeres Feministas Judimendi, Gasteiz
  • PERKUNESKAK Gasteiz
  • SORGIÑENEA (Gasteizko Emakumeen Etxe Elkartea)

BIZKAIA

  • SIDAL (Arrigorriaga)
  • ARGITAN Barakaldo)
  • ANDRE BERRI (Bilbo)
  • KOXAK TALDE FEMINISTA (Derio)
  • GRUPO FEMINISTA DE MARGEN IZQUIERDA
  • TXIRIN-TXIRIN TALDE FEMINISTA (Gatika)
  • ZUTUNI! TALDE FEMINISTA (Larrabetzu)
  • MOREAK TALDE FEMINISTA )Lezama)
  • LAMITZETA MUJERES DE MARURI
  • DIZDIZ (Mungia)
  • ERAUSI (Mungia)
  • ARALDI ASOCIACIÓN CULTURAL DE LA MUJER (Plentzia)
  • SORGINEN ALABAK PLENTZIA-GORLIZKO TALDE FEMINISTA
  • PLENTZIA-GORLIZKO BIZITZAK ERDIGUNERA
  • INOLA ASOCIACIÓN FEMINISTA (Plentzia)
  • GARRASIA TALDE FEMINISTA (Sondika)
  • ANPULUEK TXORIERRIKO GAZTE FEMINISTAK
  • URDUÑAKO MUGIMENDU FEMINISTA
  • ALETU EMAKUMEEN ELKARTEA (Uribarri - Bilbo)
  • URIBARRIKO FEMINISMO BATZORDEA
  • ZAPATA GORRIAK TALDE FEMINISTA (Zamudio)
  • Neba Neba (Sestao)
  • Trabajadora de la Salud Social y Feministas Migrantes
  • Besue Emakume Sortzaileen Uztaren Etxea (Zornotza)
  • Emakume Askeak - Mujeres Libres CNT (Bilbao)
  • Arrietako Emakumeak (Arrieta)
  • Barrikako Emakumeen Hitza (Barrika)

GIPUZKOA

  • AMANTALAK (Elgeta)
  • ANDRAMANUELA (Antzuola)
  • ASAMBLEA FEMINISTA (Donostia)
  • ASOCIACIÓN CUIDARTE
  • ASOCIACIÓN ESPERANZA LATINA
  • AZPEITIAKO FEMINISTEN SAREA
  • BIDEZ BIDE GIZARTE SUSTAPENERAKO KULTUR ARTEKO ELKARTEA
  • DONOSTIAKO NESKA GAZTE FEMINISTA TALDEA
  • ENARAK ELKARTEA-ASOCIACIÓN ENARA
  • EZKER ABERTZALEKO EMAKUMEAK (Soraluze)
  • HAURRALDE FUNDAZIOA (Donostia)
  • INTZIRI TALDEA (Donostia)
  • KIMETS ELKARTEA (Ordizia)
  • MALEN ETXEA (Zumaia)
  • MARTXANTERAK (Bergara)
  • SARE FEMINISTA (Oñati)
  • SORGINLORE ELKARTEA (Donostia) UROLA GARAIKO KOORDINADORA
  • FEMINISTAZESTOAKO EMAKUME FEMINISTEN TALDEA

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.