Irungo AEK.- Aurten Euskaraldiaren baitan HIKALDIA egitasmoaren harira antolatu dugun HIKA ikastaroaren eta HIKODROMOaren berri emateko, Irungo herritarren artean ekimen honen berri emateko eta hizkuntza-ohiturak eraldatzen laguntzeko.
Elkarrizketaren bat egin nahi izanez gero edo xehetasun gehiago behar baduzue, gurekin harremanetan jartzea baino ez duzue.
Informazioa doakizue jarraian:
IRUNGO AEKK HIKA IKASTARO LABURRA ANTOLATU DU EUSKARALDIAREN HARIRA
HIKALDIA ere abian: hizkuntza-ohiturak astintzeko eta hika erabilera bultzatzeko garaia!
Euskaraldiaren testuinguruan, eta aurten martxan den HIKALDIA egitasmoaren barruan, Irungo AEKk HIKA ikastaro laburra -HIKASTAROA- antolatu du doakoa eta hasiberrientzat pentsatua. Helburua: hika eroso eta giro atseginean ikasteko aukera eskaintzea, oinarrizko ezagutza eskuratuz.
Ikastaroaren datak eta ordutegia:
Maiatzaren 7, 14 eta 21ean (asteazkenak); 18:00-20:00.
Hiru saio hauen bidez, parte-hartzaileek HIKAren oinarriak ezagutuko dituzte, ahozkotasunean trebatuz eta erabilera sustatuz.
Eta, horrekin batera, maiatzaren 21ean HIKODROMOA egingo da: hika praktikatzeko eta elkarrekin aritzeko saio irekia. HIKODROMOan parte hartzeko ez da beharrezkoa ikastaroan izena emanda egotea; interesa duten guztiei zabalik dago.
Izena emateko eta informazio gehiagorako:
AEK Irungo euskaltegia
Animatu eta parte hartu HIKAstaroan eta HIKODROMOan!