Elkarretaratzea bihar Lakaxitan pintada faxistak salatzeko

Non: 
Mosku, Irun
Data: 
Larunbata, Maiatza 10, 2025 - 13:00
Antolatzen du : 
Lakaxita

Concentración Antifa Lakaxita

Faxismoaren aurrean, Lakaxita Tinko

Lakaxita.- Dakizuen bezala, pasa den hilabetetan faxistek hainbat alditan erasotu dute Lakaxita gaztetxea den gune autogestionatua. Duela aste pare bat berriro eraso bat jasan genuela salatu nahi dugu.

Nola ez, gauez, inor hurbil ez zegoen bitartean, koldarrek horrela egiten dutelako eraso.

Berriro ere pintadak egin zituzten, mehatxuak barne. Gainera,"bonba" faltsu bat utzi digute gure atakan.

Lakaxitak nahiz eta eraso hauek jasan, borrokatzen jarraituko du!

Oso argi dugu jarrera koldar hauek ez ditugula onartuko eta gure espazioak seguruak izateko lan egiten jarraituko dugula.

Beste aldetik, Irungo udalak ez du gure etxean bizitako eraso faxisten eta nazismoari apologia egiten dioten sinboloen aurrean komentariorik egin, Santiagoko frontoian eta Uranzu kalean agerturiko pintada batzuk ezabatu ditu besterik gabe. Ezer pasa ez balitz bezala, uste dugu tratatzeko gai oso inportantea dela eta udalak ez du hiria militarizatzen jarraitzeaz gain beste ezer egiten honen aurrean. Guk, aldiz, segurtasuna zentzu zabalean ulertzen dugu eta hortxe martxan jarri berri ditugun etxera bueltako brigadak.

Bidasoaldean kolektibo asko elkarrekin elkarbizi gara eta asko garaelkarlanean gabiltzanak, eta ez ditugu pasatzen utziko, denok elkarlanean aritu behar gara faxismoaren kontra!

Eskerrak publiko egin genuela salaketa, saretzeko eta beste erasoen berri izateko ezinbestekoa izan delako. Adibidez, egun berean Donostian EHGAM eta Wohou izarrak elkarrekin egindako mural antifaxista erantzun zuten. Gu ez gara ezkutatzen eta ez dugu ezkutatzeko beharrik. Faxistek gure pintadak promozio gisa erabili izanaren ebidentziatik harago, zabaltzeak ez duela dena txarra ekartzen ikusi dugu. Eta hementxe gaude. Gu ere gure promozioa egiten. Jarrai gaitzazue gure telegrameko kanalean. Jarrai dezagun faxismoaren aurrean antolatzen. Jarrai dezagun asanbladak deitzen. Jarrai dezazun pegatina faxistei pegatina antifekin erantzuten. Jarrai dezagun borroka antifaxista trans erresistentziatik eta okupazio erresistentziatik egiten.

Lakaxita Gune Autogestionatutik gogorarazten dugu ONGI ETORRIAK DIRELA PERTSONA GUZTIAK BAINA EZ JARRERA GUZTIAK (Errefuxiatuak, ongi etorriak! Lesbianak, gay-ak, bisexualak, trans-ak, etab. Welcome, desbiatu guztiak, welcome!!!.) !!

Mila esker edo milasqueer!!

Etiquetak: