
Bor-Bor Hausnarketa kolektiborako plaza.- Aitortza zintzo bat eginez hasi nahiko genuke: zinez kezkatuta gaude azken ikasturtean Irunen joera arrazistak biderkatzen eta normalizatzen ikusi ditugulako. Eta zintzotasun osoz: ez zaigu batere gustatzen horrek proiektatzen duen Irun; gorrotoz eta biolentziaz beteriko hiririk ez baitugu nahi.
union1915fans.- Igande honetan 17:00etan Racingen aurka jolasten du Real Unionek. Santanderreko taldeak 1000 sarrera inguru eskatu ditu. Irun Racingeko jarraitzaileez josita egongo da eta haien artean ultra eskuindarreko jarraitzaileak.
Honen aurrean uste dugu garaia dela Irungo gazte eta helduak batzeko eta horregatik irundar guztiei deia egiten diegu Stadium Gal betetzeko.
Faxismoaren aurka batu gaitezen
Union Fans
Bidasoako Ikasle Abertzaleak.- Faxistak berriz ere atera dira gure kaleetan pintadak egin eta herri mugimendua erasotzera, ezin diegu inpunitatez jokatzen utzi, esna gaitezen behingoz eta borrokatu dezagun, ANTIFAXISTAK BETI!!
https://sareantifaxista.blogspot.com/2018/10/zaborra-faxista-bidasoaldea.html