Abotsanitzen jai balorazioa kudeaketa, ardura eta herritarrak

abotsanitz

Abotsanitz.- Pasa den astean eman genituen bukatutzat 2025eko Hondarribiko aak eta egun batzuk pasa dren honetan, Abotsanitzetik gure balorazioa eta hausnarketa plazaratu nahiko genuke. Beste behin, udaleko teknikari eta langile, herriko eragile eta elkarteen lana goraipatu nahi dugu.

Haien, guztien, inplikazioari esker adin-tarte guztientzako eskaintza kulturala aberatsa eta anitza eskaini da. Jarduera eta ekitaldietan lanean aritu zareten guztien lana txalotzen dugu; beti aldarrikatu dugun bezala, horrela egiten da herria!

Egitaraua kolektibo gehiagotara hurbiltzeko apustuarekin jarraitu da: mugikortasun urriko pertsonentzako lehentasun-espazioak baimendu dira ekitaldi jakin batzuetan; barraken gunean, egun herrikoiak eta zaratarik gabeko orduak ere martxan izan ditugu behar bereziak dituzten umeentzako; gazte kanttuaren programazioa indartu da gaztetxoenek ere disfrutatu abal izan zezaten, besteak beste.

Biolentzia matxistarik gabeko festak ospatu ahal izateko Emaginen eskutik Puntu morea zerbitzua izan dugu. Hala ere, bi kasu jaso dira. Eraso hauek irmoki salatu eta ozen esan nahi dugu: NAHIKOA DA!

ALARDEA

Irailaren San eta honen testuinguruan emandako hainbat gertakari ere aipatu beharrean gaude.

Herritarren urte gisa izendatu zen 2025a eta erantzuna iritsi da. Herritarrek erakutsi dute ez daudela konfrontaziorako, nahiz eta batzuek bori bilatu, Tentsioa eta beldurra sorrarazi zuten urreko egunetan, gezur, bulo eta amakina bat iruzkinekin. Baina aurretik esan gisan, herritarrek lasaitasunez eta soseguz erantzun dute eta bilatzen zen helburua ez da bete.

Aurten ere, Alardearen ospakizunak baimentzen dituen alkate-dekretua jo-puntuan egon da. Udalak, dagokion bezala, sektore jakin batek hainbeste aipatzen duten sententziak egozten dion moduan, bere gain hartu du konpainiek beraien ordutegi, espazio eta ibilbideak modu “seguru” batean egin ahal zateko antolaketa. Azken finean horixe baita dekretuak egiten duena, espazio publikoaren okupazioa erregulatu. Sektore berak, ardura eta kudeaketa hau inposizio bezala saldu nahi izan dute, iraganean iskin egiten baizioten. Udalak, gainera, dekretua betetzeaz gain, berdintasun legeak egozten don eginkizunarekin betetzeko, emakumeen eskubideak zabaltzeko lanetan jarraitu du; honela, Jaizkibel konpainiari espazioak irekitzen jarraitu du.

Honek ondorioak ekarri ditu: Dekretuarekin desadostasuna adieraziz, HAOSEKk epaitegietako bidea hartu zuen. Nahiz eta epaileak haiek eskatzen zituzten neurri kautelarrak ez onartu eta udalak egindako jarduna errespetatu epai-bidea ez da amaitu. Abotsanitzetik borren inguruko jarraipena egingo dugu. Bide batez, HAOSEri eskatzen diogu komunikazio zintzo eta gardena egin dezan prozesu judizialaren inguruan.

Bukatzeko adierazi nahi dugu, ez dela egia elkarrezinak garela. Nahiz eta batzuk saiakera etengabea egiten duten herritarren arteko zatiketa sustatzen, gauza gehiagok elkartzen gaituzte. Uste duguna baino hurbilago gaude; maitasun berak batzen gaitu. Lan egin dezagun batera!

Etiquetas: