
Elkarrekin-Podemos.- Hiriaren hainbat elkarte feminista eta kulturalek salatu dutenez, Udal Gobernuak hil honetan osoko bilkurara eramateko asmoa duen plana ez da parte-hartze prozesu luze baten bidez egin zen dokumentu bera, eta ez die Emakunderen eskakizunei erantzuten, helburu bakar batekin: aietan berdintasuna bermatzeko ardura saihestea.
2025/11/19 Irungo Udaleko Berdintasun arloko zinegotzi ordezkaria den Maite Cortinak azalpenak eman beharko ditu Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Elkarrekin Podemosek hala eskatuta, Berdintasun Planean egindako aldaketengatik. Aldaketa horiek hiriako hainbat elkarte feministaren eta kulturalen haserrea piztu dute, berdintasunaren arloan lan egiten duten eragileen artean bereziki.
Irungo Udalak -atzera bota dutenez- osoko bilkurara eramateko asmoa du V. Berdintasun Plana, baina ez da 2022an onartutako dokumentu bera; hura aurrez egindako parte-hartze prozesu luze baten emaitza izan zen, non udal langileek, funtzionarioek eta Irungo gizarte-sarea osatzen duten elkarte eta erakundeen ordezkari ugarik parte hartu zuten.
Hala ere, onartutako testua aldebakarrez aldatu zuen PSEko alkateak, eta horren ondoren Emakunderi bidali zion. Emakunderen txostenak azpimarratu zuen dokumentuan hainbat puntu indartu beharra zegoela, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun Plana delako. Baina irizpen horiek ez dira jaso Udal Gobernuak onartu nahi duen 2023-2027ko V. Berdintasun Planean.
Egoera horren aurrean, salaketa jarri duten elkarte feminista eta kulturalek eskatzen dute osoko bilkurara eramango den plana 2022ko urrian Berdintasun Mahaiak onartutako dokumentua izatea, Emakunderen txosten osoarekin batera; eta ez testu bori aldebakarrez aldatu eta herritarren zein Berdintasun Mahaiaren parte-hartzerik gabe egindako bertsioa. Haien esanetan, Udal Gobernuaren helburu bakarra da Irungo jaietan berdintasuna bermatzeko ardura saihestea.
“Irungo PSE eta EAJren Gobernuak errespetu instituzionala zor dio Emakunderi, eta, ordea, berdintasunaren arloan erabaki ahalmen handiagoa ematen ari zaie emakumeak diskriminatzen dituen Alardeko antolatzailee1, indarkeria matxistaren aurkako lanean ari diren teknikari, elkarte eta pertsonei baino. Irungo Berdintasun Plana ezin dute erabaki aietan diskriminazioa praktikatzen dutenek”, salatu du Elkarrekin Podemos taldeko bozeramaile Miren Echevestek.
Egoera honen aurrean, Echevestek Cortinaren agerraldia eskatu du, Irungo Udal Gobernuak V. Berdintasun Planaren izapidetzearekin lotuta hartu dituen erabakien inguruko azalpenak eman ditzan, eta herritarren salaketek sortu dituzten zalantzak argitzeko.
