2026rako pentsioen balioa handitzea

Momento de manifestacione del  Movimiento Pensionistas Txingudi

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Aurten ere, aurrekonturik ez dagoenez, pentsioen igoera Kongresuak "ezkutu soziala"” jasotzen duen errege lege-dekretua onartzearen mende dago. Onartezina da pentsioen balioa handitzea urteko erabaki politikoen mende egotea. Gizarte Segurantzaren Legea betetzeko bermea ezin da Kongresuaren urteko bozketaren mende egon.

Pentsioek ez dute trukerako txampona izan behar alderdien arteko eztabaidetan.

2026ko urtarriletik aurrera, oro har, pentsioak % 2,7 igoko dira, 2025eko abenduaren aurreko hamabi hilabeteetako KPlaren batez bestekoa aplikatuta.

Baina 21/2021 Legea eguneratzeko modu bor errebalorizazio bakoitzaren aurreko urteko abenduaren aurreko hamabi hilabeteetako KPlen batez begizkoa aplikatzean oinarritzen da, Zalantzarik gabe, Mariano Rajoyren gobernuek 2013 eta 2017 artean aplikatutako % 0,25eko IRP gorrotatua likidatzen zuen pentsiodunen mugimenduaren konkista handia da, eta horrek pentsioen erosteko ahalmena pixkanaka galtzea eragiten du. Izan ere, aurreko sistemaren bidez, urte hasieran aurreikusitako inflazio-aurreikuspena aplikatu eta, azkenean, aurreikuspenaren eta benetakoaren (“paguilla” deiturikoaren) rteko aldearekin zuzentzen zen.

Horren ondorioz, pentsio publikoen erosteko ahalmena bermatzeko borroka ez dago behin betiko irabazita.

Aipamen berezia merezi du gutxieneko pentsioen basuak izan ere, gure Herri Ekimen Legegileak atzera bota ondoren, 2025erako ezarritako Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren zenbatekora arte osatu nahi zituen pentsio horiek, eta, azken bi urteetan gertatu den bezala, 2/2023 Errege Lege Dekretua aplikatuz, oro har baino ehuneko handiagoan errebalorizatzen dira.

  • Ordaindutakoaren araberako pentsioen kasuan, ezkontidea ardurapean duten 65 urtetik gorako pentsiodunentzako pentsioa ezartzen da erreferentzia gisa, 2027an pobrezia indibidualaren atalasea bider 1,5 berdindu behar duena, Horretarako, 2026an pentsiodun horiek igoera gehigarri bat jaso beharko dute, beren pentsioaren eta aipatutako atalasearen arteko aldearen % 50 izango dena,
  • Kasu horretan aplikatuko den portzentajearen erdia ezkontidea ardurapean ez duten pentsiodunei dagokiena izango da.
  • Kotizaziopekoak ez dren pentsioen kasuan, berriz, ehuneko gehigarri bat handituko da antzeko mekanismoaren bidez, baina pobreziaren banakako atalase beraren % 75eko erreferentziarekin. Atalase bori INEk definitu eta urtero argitaratzen du Bizi Baldintzen Inkestaren (BBI) emaitzekin.2026rako, kotizaziopeko eta kotizazio gabeko gutxieneko pentsioen igoera % 7,7 eta % 11,43 artekoa izango da.

Pentsio berriak jasoko dutenen gehieneko pentsioa % 2,815 igo da(%2,7-r1 %0,115 gehituko zaio), gehieneko kotizazio-oinarria % 1,2 igotzearen ondorioaz.

Kotizaziopeko modalitateko pentsioen gutxieneko zenbatekoen taula 2026rako

Pentsioa, erretiroa:

  • Ezkontidea ardurapean duten titularrak: urtean 17.592,40 euro gordin, 14 ordainsaritan.
  • Ezkontiderik gabe: Pertsona bakarreko unitate ekonomikoa: 13.106,80 €/urte. 936,20 14 ordainsaritan.
  • Ezkontidea ardurapean ez duena: 12.441,80 euro urtean. 888,70 euro, 14 ordainsaritan.

Alarguntza-pentsioa:

  • Familia-kargak duen titularra. 17.592,40.
  • 1256,45, 14 ordainsaritan.
  • Hirurogeita bost urteko edo % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duen titularra. 13.106,80. 936,20, 14 ordainsaritan.
  • Titularra, hirurogei eta hirurogeita lau urte bitartekoa. 12.262,60. 878,04 euro, 14 ordainsaritan. - hirurogei urte baino gutxiagoko titularra. 9.931,60. 709,40 14 ordainsaritan.

SOVI. 8.394,40 euro urteko. 599,60 hilean.

Kotizazio gabeko ezintasun- eta erretiropentsioak. Urteko zenbatekoa: 8.803,20 (629 euro 14 ordainsaritan), Bizitzeko Gutxieneko Dirusarreraaren berdina.

Igoera horiekin gutxieneko pentsioen arazoa ez konpontzeaz gain, aldarrikatzen dugun gutxieneko pentsioa LGSrekin parekatzen da, eta 936,20 eurotan geratzen da 14 ordainsaritan.

2/2023 Legean LGSren erreferentzia pobreziaren atalasearekin ordezkatzeak kronifikatu egiten ditu genero-arrakala eta adinekoentzako diru-sarrera eskasiak lan-bizitza oso baten ondoren, eta urtez urte narriatzen dituzte haien bizi-baldintzak.

Gaur egun 168.966 pentsiodun daude EAEn eta 51.103 Nafarroan LGStik beherako diru-sarrerak dituzte.

Eusko Legebiltzarrak Gobernuko bi alderdien, EAJren eta PSEren, botoekin eztabaidatzeari uko egin dion ILPn esan genuen bezala, eta Nafarroan onartutako osagarri garrantzitsu baina eskasarekin oraindik ere, zeinak gutxieneko kotizaziopeko pentsioak osatzen baititu, hamalau pagako 1.100 euroraino, ezinezkoa da oinarrizko eskubideak baliatzea —gutxieneko pentsio kontributibo eta ez-kontributiboetatik eratorritako dirusarrerekin—, hala nola osasunerako eskubidea, elikadura osasuntsua, etxebizitza erosoa, gizarteratzea eta Zzaintza-zerbitzuak eia kalitatezko mendekotasunaren arreta.

PENTSIOEN EROSTEKO AHALMENA BERRESKURATZEA ESKATZEN DUGU, ETA, HORRETARAKO, 2021EKO ERREFORMARA ARTE INDARREAN ZEGOEN KONPENTSAZIO-ORDAINSARIA

GUTXIENEKO PENTSIOAK LGS-REN %100AREKIN PAREKATZEA EXIJITZEN DUGU

Etiquetas: