Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- EHPMk Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan Gutxieneko Soldata ezartzea sostengatzen dugu, eta hori lortzeko, pentsiodunei eta langileei dei egiten diegu 2026ko martxoaren 17an deitutako GREBA OROKORREAN aktiboki parte hartzera.
Soldatak hobetzea da gure pentsioen bermerik onena. Lanbide artek Gutxieneko Soldata handitzea ezinbestekoa da langileei bizi baldintza duinetarako sarbidea bermatzeko eta genero-arrakalarekin amaitzeko.
Finantza eta energia enpresa handiek, urtez urte, errekorrak lortzen dituztenean; finantzazkoak ez diren enpresen etekin garbiak soldaten igoera laukoizten dutenean, justifikaezina da patronala sindikatuekin Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) negoziatzera ere ez esertzea.
EAEko Legebiltzarrean, EAJk eta PSOEk Herri Ekimen Legegileak eztabaidatzea eragozten dutenean, ehunka mila sinadurek osatua, bat egiten dute langileengatik sortzen duten aberastasuna espoliazioa burutzen dutenekin. Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) duin baten eskaera sindikala mespretxatzea eta gutxieneko pentsioak LGSraino ez osatzea herritarren parte-hartze demokratikoari iseka egitea da.
Biak dira hilaren amaierara iritsi ezin dren milaka adineko pentsiodunen eta bizitza autonomoko proiektu bat eraikitzeko inolako aukerarik ez duten milaka gazteren miseriaren erantzuleak.
Pentsiodunek esperientziagatik dakigu. Gure eskaerak lortzeko berme bakarra mobilizazioa da, borroka da. Martxoaren 17rako deitutako greba orokorra ezinbestekoa da enpresa-harrapakatzearekin eta parlamentuetan babesten dutenen konplizitatearekin amaitzeko.
Langileok, pentsiodunek, gure esku daukagu hemen eta orain gauzak aldatzeko aukera.
Jo ta ke irabazi arte!

