Zezen plazako aparkalekuaren bideragarritasuna txosten teknikoek berretsi dute

Zezen plaza aparcamiento-Hondarribia

Abotsanitz.- Azken bi hamarkadetan, EAJ-PNVk Donostia eta Javier Ugarte kaleko aparkaleku-proiektu handien alde egin du, kostu ekonomiko handiko egitasmoak izan arren urte hauetan guztietan gauzatu ez direnak.

Horren aurrean, Abotsanitzek 2017az geroztik Zezen Plazako aparkalekuaren proiektua defendatu du. Urte horretan bertan aurkeztu zen Udalean, eta hasieratik hiri erdiguneko aparkaleku-beharrei erantzuteko aukera bideragarriagoa eta ekonomikoki eskuragarriagoa dela aldarrikatu du.

Orain arte, aurreko gobernu jeltzaleak aukera hori baztertu izan du, eremuan kontraeskarpak zeudela argudiatuz eta, ondorioz, proiektua ez zela bideragarria esanez. Hala ere, baieztapen horiek ez Sien azterketa teknikoetan oinarritu, ez bait ziren egin.

Azken bi urteetan, Zezen Plazaren inguruan zundaketak eta georradar bidezko azterketak egin dira.

Eta emaitzek argi erakutsi dute aparkalekuaren eraikuntza, teknikoki bideragarria dela.

Ondorio horrek urrats garrantzitsua dakar proiektuaren garapenerako. HAPOAaren behin betiko onarpena lortuta, beharrezko izapideak abian jarri ahal izango dira, eta, epe ertainera, herritarren zerbitzura egongo den aparkaleku berri bat izan dezake hiriaren erdiguneak.

Etiquetas: