Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Aurtengo maiatzaren 11n, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, Espainiako Konstituzioaren 29. artikulua, Eskatzeko Eskubidea arautzen duen azaroaren 12ko 4/2001 Lege Organikoa, eta autonomia-erkidegoko araudia kontuan izanik, ESKAERA bat aurkeztu genion Eusko Jaurlaritzari, honako hau dioena.
“Eusko Jaurlaritzak beharrezko ekimenak eta neurriak har ditzala Gizarte Segurantzako gutxieneko pentsioak jasotzen dituzten pentsiodunek indarrean dagoen LGS garbiaren pareko gehieneko diru-sarrerak jasoko dituztela bermatzeko. Pentsiodunel ofizioz aplikatzea laguntzak, batez ere laurogei urtetik gorakoei, eta esleitzea, batez ere emakumeen kasuan, pertsona bakarreko unitate ekonomikotzat hartuta, bizikidetza-unitateetan integratu gabe”
Maiatzaren 12an, idatziz jakinarazi zitzaigun, lehendakariaren izenean, Mikel Torres lehendakariordeari bidali zitzaioela ESKAERA. Erantzunik jasotzen ez genuenez, ekainaren 12an bilera bat eskatu geniaon Mikel Torres jaunari, gure proposamena ezagutzen ez zuela ezagutzen eranzun zigun, eta hasiera batean lehendakariari emandako eskaera eman behar izan diogu.
Onartezina iruditzen zaigu 2025eko urrian Eusko Jaurlaritzak jendaurrean aurkeztu zuen Gobernu Irekirako III. Ekintza Plana Euskadin, zeinaren helburu nagusia administrazioaren kalitate demokratikoa birsortzea eta herritarren parte-hartzea hobetzea baita, eta gure eskaera aurkeztu genuenetik hilabete igaro den arren eta Konstituzioak babestutako eskaera eskubide bat izan arren Eusko Jaurlaritzak oraindik ez digu erantzun. Era berean, onartezina iruditzen zaigu Ekintza Plan horretan markatutako lau helburuetako lehena Herritarren Ekimenen eraginkortasuna eta protokoloak araudiaren arloan lantzea izatea, eta zortzi hilabete geroago gure eskaerari erantzun ez izana, urrian aurkeztu baikenuen Gobernantza Batzordean, Ekonomia Batzordean eta Berdintasun Batzordean agertzeko, non EAJ eta PSE buru dira.
Iruzur bat egon zen ¡azko irailaren 25ean, Gobernuak eta bura babesten duten alderdiek betoa arri zio0tenean Eusko Legebiltzarrean gutxieneko pentsioak eta gutxieneko soldata parekatzeko gure HELa eztabaidatzeari, 145.000 pertsona baino gehiagoren sinadurak mespretxatuz, eta gaur egun, EJk emakumearen diskriminazioaren aurkako araudia urratzen arraitzen duen egunean, politika publikoetan genero-ikuspegia txertatzera eta desberdintasunari aurre egitera behartzen duena eta gutxieneko pentsioak jasotzen dituzten pentsiodunek independentzia eta autonomia ekonomikoa izatea eragozten duena, hirugarren pertsonen mende egotera behartuz.
Eusko Jaurlaritza honek asko hitz egiten du egingo duenaz, baina esalditik hona tarte handia dago. “Dena herriarentzat, baina herritarrik gabe” ez da onargarria. Pentsiodunak kontuan har gaitzala eta beren legeak bete ditzatela eskatzen diogu.

