Emeki emakume elkartea.- Emeki emakume elkarteak 1994etik antolatzen duen Kaleko Margo Lehiaketa datorren abuztuaren 2an izango dela, aurten 32.edizioa.
Bestalde, gogoratu Hondarribiko Txokoak liburua erosteko aukera dagoela Artzu liburudendan, Arma Plaza turismo bulegoan eta Sokoa liburudendan. Liburu honetan margo lehiaketako edizio bakoitzean garaile izan diren obrak jaso dira katalogo moduan, Emekiko ondarea denon eskura jartzeko helburuarekin egindako lanaren emaitza.


