
Abotsanitz.- Zaldunborda pelotazo bat zela denok susmatzen genuen, eta orain, auditoria independente batek berretsi du delitu penalak egon daitezkeela, hala nola iruzur edo estafa prozesala eta dokumentufaltsutzea.
Hondarribiako Udalbatzak asteazkenean aho batez onartu zuen Higertoki SLU eta Zaldunborda Berri SLU sozietateen aurka kereila penala jartzea. Erabakia, kanpoko auditoria independente baten ondorioen ostean hartu da, zeinak argi eta garbi erakusten du iruzur prozesal eta dokumentufaltsutzeko delituen zantzuak daudela, Txosten borren arabera, 13,7 milioi euroen ia % 92 elkarren
artean lotuta dauden sozietateen arteko fakturetatik dator, eta inkoherentzia larriak ageri dira.
Abotsanitzetik argi eta garbi finkatu nahi ditugu gertakari larri bonen inguruko jarrera eta esanak, Hondarribitar guztien ondarearen aurkako erasoa baita:
1. Nork aberastu nahi izan zuen eragiketa honekin?
Zaldunbordako pelotazoaren atzean ez zen sekula egon Hondarribiarentzat interesgarria zen proiekturik, lurzoru eta baliabide publikoen kontura egindako aberasteko saiakera pribatu bat besterik ez zen izan. EAJ-PNVrekin lotutako enpresa-sarearen inguruan sozietate-egitura bat diseinatu zen, helburu bakarrarekin: alderdiaren eta enpresen interesen neurrira egindako pelotazo urbanistiko bat antolatzea.
2. Nortzuk izan ziren proiektu honen defendatzaileak?
Proiektu hau EAJ-PNVk defendatu zuen, bakartasunez, eta zehazki, alderdi jeltzaleko buruzagi politikoek:
- Aitor Kerejeta eta Txomin Sagarzazu, alkate ohi gisa, egoera honetara eraman gaituzten erabakiak bultzatu, babestu eta blindatu zituztenak.
- María Serrano, proiektua bultzatu zen garaian, Merkataritza eta Turismo zinegotzia izan zena, eta gaur egun EAJ-PN Vren erreferente eta Hondarribiko jeltzaleen alkategaia.
Guztiek hobetsi zuten sozietate-egitura sustatzailearen interesak defendatzea, tokiko merkataritzaren interesak defendatu eta legezkotasuna eta diru publikoaren erabilera ona bermatu baino lehen.
3. EAJren distrakzio-estrategia, interes publikoaren defentsaren aurrean
2025aren amaieran, Salaketa mehatxua udalaren gainean zegoenean, EAJ-PNVk Abotsanitz modu Irekian salatuz atera nahi izan zuen egoeratik. Salaketa jartzearen errua gurea zela esan ziguten, "Zarata, populismo eta gezurren" akusazioekin arreta desbideratu nahian, eta erantzukizun politikoetatik ez ginela libratuko iradokiz.
Gaur, egitateek erabat gezurtatzen dute haien kontakizuna:
- Abotsanitzek ez du zaratarik egin; zorroztasunez fiskalizatu du. Espediente osoaren azterketa zehatza egin zen, hasieratik irregulartasunak eta susmoak identifikatu ziren, eta prozeduraren gaineko argitasuna eskatu genuen.
- Interes orokorraren eta publikoaren defentsa bertzian jardun dugu. EAJ-PNVk promotoreen aurrean erakutsitako men-egite instituzionalaren aurrean, gure lehentasuna izan da eta da hondarribiar guztion diru publikoa babestea.
Kanpoko auditoriak arrazoia ematen digu gaur, eta baieztatzen du EAJk legezkotzat defendatu zuenak 10 milioi euro baino gehiagoko justifika ezinak diren gastuak zituela. Erantzukizun guztak argitzea eskatzen dugu, bai auzitegietan, baita arlo politikoan. Hondarribiak ez ditu ordainduko inoren gehiegikeriak ez negozioak.
