Abotsanitzek irakurketa A11 greba orokorraren aurrean

Hondarribia

Abotsanitz.- Euskal Herrian etxebizitzaren gaiarekin dugun egoera larriaren aurrean, Abotsanitzek argu eta garbi adierazi nahi du azaroaren 11n deitutako greba eta mobilizazioekin bat egiten duela. Gure berrian eta gure herrialdean bizi dugun errealitate sozial, laboral eta ekonomikoak ezin du gehiago itxaron; erantzun irmo, bateratu eta burujabe bat eskatzen du.

Gaur egun, bizi-baldintzak etengabe okertzen ari dira langileriarentzat eta azken finean, herritarren ia osotasunarentzat. Espekulazioak, prekarietateak eta oinarrizko eskubideen galerak gure etorkizuna hipotekatzen dute. Hondarribian bertan, oso nabarmena da egoera hau: etxebizitzaren arazoa muturrekoa da, gure gazteek eta herritarrek herrian bertan bizitzeko aukera a ezinezkoa dute, azken hamarkadetan izan dugun hirigintza eredu espekulatiboen mesedetan.

Horregatik, azaroaren 11ko greba ez da soilik lan-uzte bat; gure bizitza duinak defendatzeko eta sistema injustu honi aurre egiteko tresna bat da. Ezin dugu onartu kanpoko interesek eta elite ekonomikoek gure herriaren norabidea erabakitzea.

Hondarribitik, gure aldarrikapen historiko eta bizi-beharra den lema gogora ekarri eta indartu nahi dugu:

  • Hondarribian bizi nahi dugu, espekulatzaileen menpe egon gabe.
  • Etxebizitza duina eskubide bat delako eta ez negozio bat.
  • Gure hizkuntza, kultura eta nortasuna babestuko dituen berr batean nahi dugu bizi.
  • Lan baldintza duinak, soldata bidezkoak eta zerbitzu publiko sendoak bermatuko dituen Hondarribia baten alde gaude.

Azaroaren 11 honetan, aktibitate ekonomiko guztiak eten eta kalera atera eta gure ahotsa altxatzeko deia egiten diegu hondarribitar guztiei. Herri bizi, justu eta burujabe bat nahi duzulako.

Etiquetas: