Berriak

Asun Aranbururen argazki erakusketa

Data: 
Asteazkena, Martxoa 16, 2016 - 12:00 -tik Larunbata, Apirila 16, 2016 - 23:30 -ra
Non: 
Kabigorri

Asun Aranburu
Asun Aranburu (1964) Irundarra, argazkilaritza eta bidaiatzea du gustoko.Kabigorrira, Martxoaren 8a harira ekartzen digun erakusketa bi zaletasun hauen elkartzen duen bilduma dotorea da, non  emakume militantearen begirada bitartez bidaietan aurkitutako zenbait emakumeen esentzia isladatzen den.

Euskararen Donostia Binakako Lasterketa martxoaren 20an

Martxoaren 20rako binakako lasterketa antolatu du Donostiako AEK-k.

Hiru kategoria egongo dira: neska-neska, mutil-mutil eta neska-mutil. Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru bikoteentzat garaikurrak egongo dira eta lehen bikoteek -modalitate bakoitzean-  sagardotegi-menuak irabaziko dituzte Gartziategi sagardotegian.

GAZTE DANBADA MARTXOAREN 25TIK 28RA LAUDION

Ezin gara etorkizunaren zain egon. Esna harrapa gaitzala, adi, prest. Gure bide propioa eraikitzeko, eraldaketa emateko, urratsez urrats egin beharko dugu. Burujabetzaren bidean, gazteok arloz arlo emandako hainbat aldaketen isla izango da Gazte Danbada, aisialdia eta borroka uztartuko dituena.

Gazteok NATO, TTIP ez!

Bakeak baditu milaka definizio. Badago bakea isiltasunarekin lotzen duenik, nahiz eta jakin, isiltasun horrek zapalkuntza ugari gordetzen dituela bere barruan. Badago bakea polizia, kameraz jositako kale eta ejertzito armatuekin lotzen duenik ere. Bakea, demokrazia eta justizia esloganez eztali, zapalkuntzaren existentzia ukatzeko.

Helduentzako telefono mugikorrari buruzko ikastaroa

- Martxoak 15,17 (asteartea-osteguna)
- 18:30etan
- "Elitxu" auzo elkartearen egoitzan (Avda. Euskal Herria, 25)
- Hizlaria: Amadeli Díaz Carrasco
- Gaiak:
    · deiak eta kontaktuak
    · argazkia eta bideoa
    · interneta
    · whatsapp
- telefono mugikorra eraman behar da

"Bidasoa inklusiboa?" Etorkin eta bertakoen arteko harreman sozialetarako oztopoak, uste faltsuak eta zurrumurruak

Antxeta Irratiaren 15.urteurrenaren kanpainaren baitan, "Bidasoa inklusiboa?" mahain ingurua antolatu dugu datorren osteogunean, martxoak 17, Irungo Ospital Zaharrean, 19:00etan.

Bertan izanen dira:
 - Idoia Ikardo, Irungo Adiskidetuak elkarteko ordezkaria
 - Mikel Mazkiaran, SOS Arrazakeriako integrazio aditua
 - Gorka Moreno, Ikuspegi, immigrazioaren behatokiko zuzendaria

40 lagun lanean hasi dira eskualdean Kontsumo Kooperatiba bat sortzeko

Oarsoaldeko Elikadura Burujabetzaren Aldeko Eragileak.- Elikadura burujabetzaren aldeko Oarsoaldeko hainbat eragilek deituta, eskualdeko lehen bilera egin zuten atzo 40 bat pertsonek Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean.

Proiektuak interesa piztu du. Hala, apiriletik aurrera, herriz herri zein eskualdean, lanean hasiko dira egitasmoa lehenbailehen martxan jartzeko.  

Orriak