Berriak

Irristatze, akzio, eta ur kiroletan Europako erreferente izateko apustua

Bidasoa Bizirik.- Abian da Ocean Living Lab proiektua. Bidasoa Bizirik-ek eta Aglomération Sud Pays Basque-k sustatutako mugaz gaindiko programa da. Helburua da Europa mailako erreferente izatea, irristatze, akzio eta ur kiroletan.

Bai, NATO, ongi ezagutzen zaitut

Ez, ez nuen 1986ko martxoaren 12 hartan bozkatzerik izan, baina badakit Hego Euskal Herriko 931.367 gizon-emakumek, boto emaileen %62 NATOren parte izateari ezezkoa eman ziotela. Badakit ere zein izan zen estatuko alderdi handienen jarrera, “de entrada no” hartatik hasita baiezko borobiletara, baina “NATOri ez, Euskal Herriari bai” ere bazegoen.

Bienvenida Emazabel plaza

Hondarribiko EH Bildu.- Martxoaren 8aren karietara, Hondarribiko EH Bilduk ekintza egin du herriko kaleei emakume izenak ere jartzea aldarrikatzeko -gaur egun, bakarra baita-.

Hawaii txiki aurrean dagoen plazari Bienvenida Emazabel hondarribiarraren izena jarriko dio.

Oroimena, ospea edo zenbait arrazoi tarteko, herriek bere nortasuna gorde nahi dute kale-izendegiaren bitartez.

OTANi EZ! TTIPari EZ! Euskal Herriari BAI!

30 urte igarotzera doaz 1986ko martxoaren 12 hartatik. Orduan, Hego Euskal Herriak, gure herriaren   historia   antiinperialistako erabaki   esanguratsuenetakoa   hartu   zuen:   931.367 gizon-emakumek, hau da, emandako botoen %62-k, ezezko borobila eman zioten OTANi.

Istripuz hildako azken langilearen heriotza salatzeko kontzentrazioa bihar Irunen

Data: 
Astelehena, Martxoa 7, 2016 - 19:30
Non: 
Zabaltza plaza

LAB sindikatua.- 42 urte zituen Irungo bizilagun eta langile autonomoa zendu da gaur N-121-A errepidean bere furgonetak kamioi baten kontra jo ondotik. Erran bezala istripua furgoneta eta kamioi baten artean izan da Iruñea-Behobia lotzen dituen errepide honetako 65. Kilometroan. Istripuaren ondorioz furgoneta gidaria hil egin da.

Orriak