CNT-ek burututako martxa maiatzaren lehenan
- Gehiago irakurriCNT-ek burututako martxa maiatzaren lehenan -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano
Iritsi da maiatzaren lehena, munduko langileok elkar batuta borrokatzeko aukeratutako eguna. Askotan, sindikalisten egun bezala hartu denak, munduko herrialde ugaritan bere esentzia historikoa mantendu du. Euskal Herriko sektore askotan ere, egun honen borroka izaera berreskuratzeko autua nabaria izaten ari da azken urteotan.
Landetxa Auzo Elkarteak.- Neskatoak dokumentala ekarriko dugu Auzo Elkartera Maiatzaren 6an. Bertan emakumeak ipar euskal herrian Frankismo garaian bizitako esperientziak jasota daude. Filma euskeraz izango da baina azpitituloak gazteleraz ditu. Dokumentalaren zuzendaria, Jon Abril, bertan izango dugu gonbidatu gisa. Animatu zaitezte!!
Datorren maiatzaren 4ean, asteazkena, hitzaldia antolatu du Sortuk pil-pilean dagoen preso eta iheslarien gaiaren inguruan. Juan Mari Olano eta Antton Lopez izango dira hitzaldian egungo egoera aztertu eta aurrera begirako erronken inguruan hausnartu asmoz.
Hitzaldia: "Amnistiaren norabidean, euskal preso eta iheslariak etxera"
Maiatzak 4 - asteazkena · 19:00etan · Oiasso Museoan