Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea, bigarrenak infantiletan eta bosgarrenak alebinetan
Igande honetan, apirlaren 24an, Gros XTko egoitzan Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Xake Txapelketak burutu dira Infantil eta Alebin mailatan Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea taldeko ordezkaritzarekin.

· LAB
Iñaki Gonzalez 'Fortun' diseinatzaile grafikoa eta arte zuzendaria da, izaera askea eta ausarta duen sortzailea. Bizipen pertsonal, garai bateko elkartze eta oroitzapen musikaletan oinarritzen da, eta etengabe egiten du lan, berebiziko gogo eta ardurarekin.
Astelehenean eta asteartean Fermin Vila preso politiko irundarra Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dute. Fiskaltzak 316 urteko espetxe zigorra eskatzen dio 2001ean Madrilen lehergailu bat jartzea egotzita. Fermo iazko abenduan bi aldiz epaitu zuten eta Fiskalak 120 urteko espetxe zigorra eskatu zion.