Noticias

2015eko Ligaren bigarren jardunaldia: sentzazio onak

fotoHondarribia-Marlaxka Xake Elkartea.- Igandean 2015eko Gipuzkoako ligaren bigarren jardunaldia jokatu zen eta arestian esan bezala, gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Bost taldeetako bik etxean jokatu zuten eta hiru kanpoan. Orotara gure ordezkariek hiru garaipen eta bi porrot lortu zituzten eta egindako lana ikusita, aurtengo denboraldian lan txukuna egin daitekeela dirudi.

Aurrezteko eta eraginkortasun energetikorako proposamenak nekazaritzako elikagaien sektorean

Irungo eta Hondarribiko enpresa txiki eta mikroek eraginkortasunean oinarritutako aurrezte ekintzen diagnosia eta martxan jartzea finantzatu ahal izango dituzte. Nekazaritzako enpresetan espezializatuta dagoen zentro baten laguntza jasoko dute, Bidasoa Bizirik-en bidez.

Akupunturari buruzko hitzaldia

Data: 
Ostirala, Urtarrila 23, 2015 - 18:30
Non: 
Beran, “Beralandeta” aretoan
Antolatzen du : 
"Bidazi" elkartea

Akupunturari buruzko informazioa:
Osasuna zaindu eta sendatzeko erabiltzen den aspaldiko teknika bat da akupuntura. Gorputzean zehar mugitzen den energian lan egiten du, puntu zehatz batzutan orratz txiki batzuk sartuz.  

Hondarribiako EHBilduren herri batzarra: Udal hauteskundeak

Data: 
Asteazkena, Urtarrila 21, 2015 - 19:00 -tik Osteguna, Urtarrila 22, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Muara
Antolatzen du : 
EHBildu Hondarribia

Datorren asteazkenean, hilak 21, 19:00etan Muaran, EHBilduren batzarra izango da. Gaia: Udal hauteskundeak

Gai ordena honakoa izango da:
  1 - Herri Programa garatzeko eztabaida foroaren aurkezpena.

  2 - Herri Programako lau puntu garrantzitsuren azalpen eta eztabaida:
     - EH Bilduren Udal eredua
     - Parte hartzea

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin