Noticias

Urdanibia plazako ostalarien balorazioa

foto
Urdanibia plazako ostalarien kolektiboa.
- Irungo alkatea eta Udal arduradun ezberdinekin izandako bilkuraren balorazioa eta urrengo egunetan kolektibo honek burutuko dituen ekimenen berri.

Jakina den bezala, pasa den apirilaren 7an bilera bat burutu genuen Jose Antonio Santano alkatearekin eta Cristina Laborda eta Belen Sierra zinegotziekin.

Gure kolektiboaz gain, zonaldeko komertzioen ordezkariak, normalean jaietan txoznak jartzen duten kolektiboak, eta elkarte zein beste eragile batzuen ordezkariak ere bertan ziren.

Aberri eguna 2014

Data: 
Igandea, Apirila 20, 2014 - 10:00 -tik 23:45 -ra
Non: 
Iruñan
Antolatzen du : 
Independentistak

• 12:00 Martxa Golemetatik.

• 13:30 Goitibera Elektrotxaranga Carmen kaleko Herrikon.

• 15:00 Bazkaria Anaitasunan.

• 17:00 DJ Querty tabernan.

• 17:00 Selektah Stepi & Kenitra (Band Sound System) Carmen kaleko Herrikon.

• 17:00 Haurrentzako ikuskizuna Burgoen plazan:
        EGIN IRRI! Martinbertxo eta Marikalanbrerekin.

II Errepublikaren 83 urteurrenaren ospakisuna

Data: 
Igandea, Apirila 13, 2014 - 12:30
Non: 
San Juan Emparan
Antolatzen du : 
Irungo Errepublikarrak

foto

12:30etik aurrera, Errepublikarren antzinako Zentrotik (Ensantxe plaza), Martxa Errepublikarra irtengo da. Irungo kaleetan zehar abiatuko da eta San Juan plazan amaituko da; plazan, txalapartaren soinuarekin harrera egingo zaio martxari. Komunikatu bat irakurriko da eta ohorezko aurreskuaren ondoren, bandera errepublikarra jasoko du, Riegoren ereserkiaz lagunduta.

Herriko Jaiak plazan, Ez Ficoban!

cabezerahttp://jaiakherrian.jaira.net webgunea jaio da, Irungo Udalak txozna eta kontzertu gunea Urdanibia Plazatik Ficobara eramateko erabakiaren kontrako kanpaina baten barnean (kanpaina Facebooke sare sozialean hasi zen). Web orri honetan informazio guzia ikusi ahal izateaz gain herritarrek sorturiko bideo aldarrikatzaileak ikusteko aukera ere badago. Horrez gain Twitterren ere perfila sortu dute, @JaiakHerrian izenekoa, eta #JaiakHerrianEZficoban traola erabiltzeko deia egin dute. 

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin