Bertso saioa uztailaren 1ean
IRUNABAR Irungo bertsoaren Bilgunea.- Udan sartu berri garen honetan, San Martzialak ere ate joka ditugu, eta Irungo jaien aitzakian antolatutako bertso saioaren berri ematera gatozkizue.
Bertso saioa, urtero bezala, uztailaren 1ean izango da. Aurten Amets Arzallus hendaiarra, Alaia Martin oiartzuarra, Jon Maia zumaiarra eta Aitor Errazkin irundarra izango dira Peña kalean kokatuko den saioko protagonistak, eta Zuhaitz Olazabalek egingo ditu gai-jartzaile lanak.
- Gehiago irakurriBertso saioa uztailaren 1ean -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

IRPH Stop Gipuzkoa.- IRPH Stop Gipuzkoa.- IRPH Stop, IRPHaren kaltedunen elkarteak, komunikabideen bitartez ezagutu du PSE-EEren azken proposamena. Bertan IRPHaren kaltedunen babeserako funts bat sortzea proposatzen da, diru publikoaz eta aurrerakin moduan banketxeei eskatzen diegunaren %80a emango ligukeena.
