Aldatsa Baratza kide bila
Aldatsa baratzaren kide berri bila gabiltza.
Aldatsa baratza agroekologian oinarritzen den ekimena da. Baratza ekologikoa eta autogestionatua da eta elkarte baten bitartzen gestionatzen dugu. 80 pertsona inguru parte hartzen dugu ekimen honetan eta astero 20 barazki saski banatzen ditugu. Hilabeteko kuota sistema baten bitartez funtzionatzen dugu eta 2 liberatu ditugu baratza zaintzen dutenak.
- Gehiago irakurriAldatsa Baratza kide bila -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Asteazkenean, hilak 21, 16.30ean, fracking-aren arriskuez hitz egin du Eguzkik Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurugiro Batzordean. Gehienbat fracking-arekin lotutako proiektuak gure herrialdean zertan diren azalduko du. Izan ere, Araban eta Bizkaian ez bezala, proiektu hauek nahiko oharkabean pasatzen ari dira Gipuzkoan. Kontuan izan behar da gure herrialdean ere dagoeneko eman direla esplorazioak egiteko baimenak, baina, horrez gain, badira beste batzuk eskatuta, eta horiek herrialdeko lurren % 40 mehatxatzen dute.
Denok dakizuen bezala, aurten jaien parte diren kontzertuak zein txosnak Ficobara eramango dituzte. Horren aurrean asko dira burututako ekimenak, tartean apirilaren 30an San Juan Plazan egindako aldarrikapen jaia. argi geratu zen zer den nahi duguna! JAIAK HERRIAN!