Noticias

II Errepublikaren 83 urteurrenaren ospakisuna

Data: 
Igandea, Apirila 13, 2014 - 12:30
Non: 
San Juan Emparan
Antolatzen du : 
Irungo Errepublikarrak

foto

12:30etik aurrera, Errepublikarren antzinako Zentrotik (Ensantxe plaza), Martxa Errepublikarra irtengo da. Irungo kaleetan zehar abiatuko da eta San Juan plazan amaituko da; plazan, txalapartaren soinuarekin harrera egingo zaio martxari. Komunikatu bat irakurriko da eta ohorezko aurreskuaren ondoren, bandera errepublikarra jasoko du, Riegoren ereserkiaz lagunduta.

Herriko Jaiak plazan, Ez Ficoban!

cabezerahttp://jaiakherrian.jaira.net webgunea jaio da, Irungo Udalak txozna eta kontzertu gunea Urdanibia Plazatik Ficobara eramateko erabakiaren kontrako kanpaina baten barnean (kanpaina Facebooke sare sozialean hasi zen). Web orri honetan informazio guzia ikusi ahal izateaz gain herritarrek sorturiko bideo aldarrikatzaileak ikusteko aukera ere badago. Horrez gain Twitterren ere perfila sortu dute, @JaiakHerrian izenekoa, eta #JaiakHerrianEZficoban traola erabiltzeko deia egin dute. 

Alarde Publikoko izendapen berria

Alardeko Juntak eta Agintarien Juntak, jakinarazten dute, INMA LANDA OLAIZOLA izendatu dutela Alarde Publikoaren Jenerala.
Inma Landa, 55 urtekoa eta Donostian jaioa, duela 34 urte Irunen bizi da eta bertako Ikastola bateko irakaslea da. Azken hamar urteetan Alardean parte hartu izan du zenbait postutan, baita bi urtez Zalditeriako Kapitain bezala ere.

Bejeta Jantokia larunbata honetan Lakaxitan!

Data: 
Larunbata, Apirila 12, 2014 - 14:00 -tik Igandea, Apirila 13, 2014 - 13:55 -ra
Non: 
Lakaxita, Anaka 20, Irun
Antolatzen du : 
Aldatsa Baratza

cartelApirilak 12, larunbata, Kalçotada Begeta Lakaxitan.

Eguerdi eguzkitsua zain izango dugu larunbatean Aldatsa Kooperatibako Begeta Jantokia ospatzeko. Lakaxitako zelaian barbakoa-denboraldiari hasiera emango diogu Kalçotada eder batekin!!

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin