Noticias

Jaion 2013: increible!

 

foto

lakaxita.org.- Apirilak 20, Irungo kaleetan zehar Jaion ospatu genuen.

Egun polita esnatu zen, eguzkia zeruan eta hodeien arrastorik ez. Goizean goiz, Lakaxita Gaztetxean azkeneko prestaketak egiten egon ginen, eta 4tan Moskurantz abiatu ginen kamioia prestatzera.

Geroz eta jende gehiago elkartuz joan ginen plazan, eta kamioia atera zenerako inoiz baino pertsona gehiago geundela konturatu ginen. Geroz eta pertsona gehiago ginen Irungo kaleak okupatzen.

ZNN 2013 Komunikabideak eta Herriaren eraikuntza

ArgazkiaZintzilik Irratia.- ZNN Agustin Sarasola komunikazio jardunaldien azken ekitaldia igande goizean Mikelazulo elkartean eginiko gosari-solasaldi interesgarria izan zen. Bertan Nafarroako Ateak Ireki, Irungo Angula berria eta Oreretako Hitza, Herribizia, Zintzilik eta Mikelazulo elkarteak hartu genuen parte.

Bidasoan Euskaraz: Maiatzak 3-4-5

argazkiaantxetamedia.info.- Maiatzaren 3tik 5era Bidasoan Euskaraz jaialdia egingo dute Pausun. Antxeta Irratiak, eta Urruñako Berttoli eta Bakalau elkarteek antolatu dute egitasmoa beste urte batez, eta Hendia, Urruña, Irun, Biriatu eta Hondarribiko bizilagunak elkartzea izango du helburu. Kantu afaria, pintxo txapelketa eta pala partidak ez dira faltako.

Antolatzaileek adierazi dutenez, Lapurdi eta Gipuzkoaren arteko izaera naturala indartzeko asmoz sortutako jaialdia da Bidasoan Euskaraz. Maiatzaren 3an hasi eta 5era bitarte, ostiraletik igandera, luzatuko da, eta hiru egunez kirola, musika, gastronomia eta jai giroa uztartuko dituzte Bidasoa aldeko herritarrek.

"Sí se puede", Apirilako Zineforuma

Data: 
Igandea, Apirila 28, 2013 - 18:30
Non: 
Lakaxita Gaztetxea, Anaka 20, Irun
Antolatzen du : 
M15M y Lakaxita Gaztetxea

cartel

Hilabete honetako zineforuma, Irungo Lakaxita gaztetxean ospatuko dugu. Igande honetan, apirilak 28, arratsaldeko 18.30etan.
Oraingoan, La Sexta Columna saioan botatako "SI SE PUEDE" dokumentala emango dugu eta gero horren gainean eztabaida izango da.

Anima zaitezte parte hartzera !!

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin