Noticias

San martzialetan ere preso eta iheslariak gogoan

Irungo herri bilguneak, San Martzial jaietan preso eta iheslari irundarrak gogoan edukitzeko antolatu dituzten ekitaldien egitaraua aurkeztu du:

- ekainak 23, igandea
     · 22:00tan kartzela erreketa Moskun

- ekainak 28, azken ostirala
     · 20:ootan kontzentrazioa Zabaltza plazan

GURE ESKU DAGO Herri ekimenaren aurkezpena Irunen

Data: 
Larunbata, Ekaina 15, 2013 - 19:00 -tik Igandea, Ekaina 16, 2013 - 20:55 -ra
Non: 
Irungo EKT elkartean

Gure esku dago herri ekimena da, eta bi printzipioak ditu: aniztasuna eta askotarikotasuna. Hiru ideiatatik abiatzen da: nazio bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta etorkizuna gure eskuetan dago.

Irunen, hilak 15, larunbatarekin, 19:00tan izango da aurkezpena EKT elkartean eta bertan parte hartuko du Txente Rekondok, nazioarteko politikan aditua.

Zenbait familiek ezin diote hipotekari aurre egin HMEI-arengatik eta etxea ordainetan ematea eskatzen dute

logotipoa

Gipuzkoa STOP Kaleratzei .- Gaurko ekintza Donostian HMEI-aren arazoa plazaratzeko aurrera eramaten ari garen kanpainaren parte da.

Gipuzkoako udaletxe batzuetan mozioak aurkezteaz gain Eusko Legebiltzarrean ere mozioa aurkeztu zen pasa den maiatzak 31ean, ostirala. Mozio hauek erakundeen zein partidu politikoen babesa lortzea dute helburu, 2011ko urriak 29ko EHA/2899/2011 Ministerio Aginduaren 27. artikulua ezarri dadin.

Kolektibo sozialek eta udal-ordezkariek salatzen dute Astigarraga eta Irun arteko AHTaren proiektuari bultzada berria emanez bikoiztu egiten direla

foto

Eskualderako aurreikusitako azpiegitura berrien inpaktuak. Elkarte ugarik bat egin dute agiri honekin. Hamarnaka lagun elkartu dira prentsaurrekoan. 

Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoako kolektibo sozialek, udal-ordezkariek eta auzo-elkarteek prentsaurrekoa egin dute gaur, Irungo udaletxearen aurrean, Astigarraga-Oiartzun-Lezo arteko AHTaren tarteak zein Iparraldearekiko Biriatuko lotura egiteko proiektua salatzeko. Bultzada berria eman nahi dioten proiektu horren eraginez, azpiegitura berriek ekarritako inpaktuak bikoiztuko dira Irun, Lezo, Oiartzun, Orereta-Errenteria, Donostia, Martutene eta Astigarragan zein bertako auzoetan. Horregatik bildu gara, hain zuzen ere, gure kezka agertzeko eta azpiegitura-plan agresibo hori bertan behera utz dezaten exijitzeko, sekulako kostu ekologiko, ekonomiko eta soziala ekarriko baitio eskualdeari. Prentsaurrekoan Iparraldeko CADE ingurumenaren defentsarako koordinadorako ordezkari batek ere hitza hartu du beren atxikimendu osoa adierazteko.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin