Noticias

Abotsanitzek baserritarren azoka egitea proposatuko du, koronabirusaren aurkako neurriak hartuta

Baserritarren azoka HondarribiaAbotsanitz Udal Taldeak koronabirusak eragindako alarma egoeran ere baserritarren azoka egitea proposatuko du hurrengo bozeramaileen bileran. Horretarako, janari-denda eta supermerkatuetan hartu diren babes eta higiene neurrien antzerakoak edo handiagoak hartzea proposatuko du.

Artiako 47 ezkiak #Etxeangeratu baina protesta eginez

47 zuhaitzen mozketa Irunen Irungo Udalak uko egin dio Artiako Lagunak taldearekin beren eskaerari (www.change.org/los47tilosdeirun) buruz hitzegiteko eskaintzari. Oraindik ez ditu erantzun Artiako 47 ezkien mozketari buruzko gure galderak, balorazioak eta proposamenak, eta dena onartuta eta planifikatuta dago, astelehenean, martxoaren 23an, ezkiak mozten hasteko.

Artiako Lagunak ez da Udaleko zinegotzi eta teknikariekin biltzea lortzen, ezta bideokonferentziaz ere

47 zuhaitzen mozketa IrunenArtiako Laguna taldeak Jon Ugarte, Bide Publiko, Diziplina Urbanistikoa eta Etxebizitzako Ordezkaria eta teknikariekin bilera egiteko hitzordua zuen gaur, martxoaren 17an arratsaldeko 13:00etan. Bilkura ezin dela egin komunikatu dute udaletxeko instalakuntza guztiak itxiak bait daude.

Bilera bideokonferentziaz komenigarria zaien egun eta ordu batean egiteko gonbidapenari uko egin dio zinegotziak eta galderak eta proposamenak emailez helaraztea eskatu du.

Bilkuran paperez jasotako sinadura bilketaren 337 sinadurak eta online sinadura bilketaren 1200 sinadurak entregatzea zen helburua. (Ikusi: www.change.org/los47tilosdeirun).

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin