Noticias

Hondarribiko alkateak indusketa lanetara sartzea debekatu dio Abotsanitzi

Aranzadi Zientzia Elkartea gotorlekuan Abotsanitz.- Aranzadi Zientzia Elkartea, udalaren eskariz, 1936ko irailean faxistek fusilatutako bost milizianoen gorpuen bila ari da atzotik. Guadalupeko gotorlekuko indusketa arkeologikoan presente egotea debekatu dio gaur Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak (EAJ) Aitzol Arroyo historialari eta Abotsanitz oposizioko lehen taldeko zinegotziari. Aranzadi Zientzia Elkarteko bi kide ari dira indusketa egiten, atzotik. 1936ko irailean faxistek fusilatutako bost milizianoen gorpuen bila ari dira. Arroyo izan da orain arte indusketara hurbildu den udal kide bakarra.

“Osasuna, Ekonomia eta Klimagatik. EZ ERRE ETORKIZUNA” Larunbatean denak Donostiara!

Data: 
Larunbata, Otsaila 29, 2020 - 17:00 -tik Igandea, Martxoa 1, 2020 - 16:55 -ra
Non: 
Donostiako Easo Plaza

Osasuna, Ekonomia eta Klimagatik. EZ ERRE ETORKIZUNAIrungo Sortutik ere bat egiten dugu LARReko Mahaiak deituriko mobilizazioarekin eta deialdia egiten diogu irundar orori mobilizaziora. “Osasuna, ekonomia eta Klimagatik. EZ ERRE ETORKIZUNA” lelopean, DONOSTIAn zita dugu LARUNBATEAN 17.00etan EASO plazan.

Eguzki: “Gipuzkoan saneamendu-lanak egiteko orain dela urtebete Jaurlaritzak eta Aldundiak iragarri zuten Akordioak izenpetu gabe jarraitzen du; are gehiago, neurri handi batean, ezerezean geratu da”

Pasai Donibanen abenduan eginiko agerraldia, saneamenduaren enegarren atzerapena salatzeko.Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra.- Gipuzkoa saneatzeko Esparru Akordio berri bat iragarri zuten iazko otsailaren 1ean Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Iñaki Arriolak eta Ingurumen foru diputatu Jose Ignacio Asensiok. “Laster” izenpetzeko asmoa zuten Akordio hartan zehazten ziren herrialdean 2027ra arte egin beharreko saneamendu-lan guztiak eta beraien finantziazio-ardurak.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin