Guk ere argi daukagu: Errekaleorren aurkako erasorik ez! Herria bizirik!
Amorruz, baina, poztasunez hartu genuen duela bi aste eman zen Errekaleorren kontrako erasoa. Amorruz, udaletxea, Ibedrola eta Poliziaren arteko hirukoteak, beste behin ere Errekaleor Bizirik! bezalako proiektua oztopatu nahi izan zuelako. Baina, poztasunez, Errekaleor defendatzeko herri borrokalari bat ikusi genuelako bizirik. Argindarra kentzea lortu bazuten ere, argi geratu zelako gurea dena defendatzeko hartu zen autu garbia. PNVk ordezkatzen dituen interesen aurrean, bizirik dagoen herri bat dagoelako momentuan sortutako amorru hori antolatzeko prest!


Hasteko, gure elkartasun internazionalista bidali nahi diegu Israeleko ziega ilunetan borrokan ari diren milaka preso politikoei. Batez ere, azken egunotan gose greba burutzen ari diren milatik gora preso politikoei. Zuen borroka gure eredu delako!
Badira 30 urte Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalista jaio zela.
ADI!!!!! Donostiako Alderdi Ederren larunbat hontan, Iraultza Bolibartarraren aurkako kontzentra deitua dago. Jar gaitezen aurrez aurre eta Iraultzak Euskal Herri Langilearen babesa duela argi ta garbi geratu dadila!!
Apirilaren 17a,