Inoiz baino ozenago diogu: internazionalistak gara, feministak garelako!
Aurtengo Martxoaren 8a ez da inolaz ere oharkabean pasako den emakume borrokalariaren beste edozein egun bat.
Aurtengo Martxoaren 8a ez da inolaz ere oharkabean pasako den emakume borrokalariaren beste edozein egun bat.
30 urte igarotzera doaz 1986ko martxoaren 12 hartatik. Orduan, Hego Euskal Herriak, gure herriaren historia antiinperialistako erabaki esanguratsuenetakoa hartu zuen: 931.367 gizon-emakumek, hau da, emandako botoen %62-k, ezezko borobila eman zioten OTANi.
5 auziperatuak eta Askapena absolbituak!
Mila esker guztioi zuon babes eta elkartasunagatik!
Duela ia hiru hamarkadatik hona milaka izan dira antolatu ditugun brigada internazionalistetan parte hartu duten lagunak. Milaka elkartasun internazionalistaren esperientzia praktiko honetatik aberastu direnak, elkar truke militante honen partaide izan eta herrien arteko xamurtasuna gertu gertutik sentitu dutenak.
Larunbateko (U-30) prentsaurrekoan Iruñeako Kalekalden eratu den Babesgunea aurkeztu da. Bertan 5 auziperatuei babesa agertzeaz gain Askapenaren aurkako balizko legezkanporatzea salatzeko eremuaren berri eman da. Larunbatetik aurrera ekitaldiz josiko da, elkartasunetik konpromisora pausuak ematen joan gaitezen.