Raul Garcia Lineraren hitzaldia zuzenean!
#brigadak2017 kanpainaren baitan, aurkezpen-hitzaldi andana eskeintzen ari gara Euskal Herri luze zabalean.
- Gehiago irakurri Raul Garcia Lineraren hitzaldia zuzenean! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Hegazkin militarrak Bardea bonbardatzen ari dira berriz ere. Gaur eta bihar arituko dira “benetako armamentua” erabiliz praktika militarrak egiten, baina oraingoan ez dakigu zein ejertzito ari den. Bardeako Juntak egun bat lehenago egin du abisua, poligonoaren inguruko pistak itxiko direla esanez soilik, informazio gehiago eman gabe.
Askapena 1987an Iraultza Sandinistaren epeletan sorturiko euskal erakunde internazionalista da. Herrion arteko joan-etorriko elkartasuna bultzatzen dugu, Euskal Herria eta gainerako herri langile eta zapalduekin zubiak eraikiz.
Herri Kurduak pairatzen duen egoeraren aurrean, errepresioa, gerra, zapalkuntza.... abenduaren 17an manifestazio nazionala egongo da Bilboko plaza Eliptikotik 12:30tan.
Pasaden Abenduaren 3an ezkerreko eragile ezberdinek Fidel Castro omendu genuen.
Hego haizeak albiste txar bat zabaldu zuen aurreko astean gurean eta munduak Karibeko irla txikian du jarrita begirada ordutik. Fidel, gure Komandante maiteak azken hatsa bota du. Komunista, abertzalea, iraultzailea eta internazionalista. Kubako iraultzari eman diozu bizia, eta horrela, munduari egin ahal zenion ekarpenik handiena egin diozu ezbairik gabe. Zure herria lutoan dago egunotan, munduko langileriaren antzera. Baina ez zaude hilik, inoiz baino biziago zaude mundu guztiko iraultzaileon bihotzetan. Zalantzarik gabe, herriak absolbitu zaitu, Fidel!