Gaur Iratxe Sorzabal Díaz Irungo preso politikoa Espainiaratu dute Frantzian zigorra bete ostean. Goizeko 9etan Reauko (Frantzia) espetxetik atera eta arratsaldeko bostak aldera Madrilgo Erkidegoko Estremera espetxera iritsi da.
Ostiralean Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi zutenez, Aitor Olaizola preso politiko irundarra Palentziako espetxera hurbilduko dute, Euskal Herritik 310 kilometrora dagoen espetxera, hain zuzen ere. Gaur egun, Aitor 660 km-ra dago Caceresko espetxean. Aitor 2001eko martxoaren 25ean atxilotu zuten, eta 19 urte baino gehiago daramatza kartzelan.
Gaur eta bihar bitartean, Parisen, Iratxe Sorzabal irundarraren eta David Pla barañaindarraren aurkako epaiketa gauzatzen ari da.
Bi preso politikori elkartasuna bertan adierazteko berrogei bat lagun inguru, bai Barañaindik bai Behe Bidasoatik, Parisera autobusez bertaratu dira.
Joan den ostiralean San Juan plazan "Epaiketarik ez, Iratxe Sorzabal eta David Pla etxera!!" lemapean kontzentrazio bat burutu zen epaiketa salatzeko.
Datorren Otsailaren 4ean eta 5ean Iratxe Sorzabal irundarraren eta David Pla barañaindarraren aurkako epaiketa gauzatuko dute Parisen. Gure elkartasuna bertan adierazteko bai Barañaindik bai Behe Bidasoatik autobusa antolatu da.
Autobusa igande gauean hemendik aterako da, astelehen 4ean eguna epaitegian emateko Iratxe eta Dabiden aurrean, gauez bueltatzea eta astearte goiz goizean hemen egoteko berriro.
Gaur Parisen, Espainiako Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabalen aurkako hiru euroagindu eskaera atertzen zituen Dei Auzitegiak. Epaileek 2 onartu dituzte eta hirugarrenean informazio gehiago eskatu diote Espainiako Auzitegi Nazionalari. Irungo preso politikoaren abokatuak Parisko Kasazio Auzitegian helegitea jarriko du.