
EH Bildu Irun.- EH Bilduren arabera egungo osasun etxeen banaketak ez du herritarren bizitza naturala aintzat hartzen, ezta eremu bakoitzak dituen garraio bideak ere; adibidez, zentroan bizi den irundar batentzako Dunboako osasun etxeraino mugitu behar izatea naturala ez dela adierazten dute, are gehiago, zentroan beste osasun etxe bat dagoenenean.

Osaun Bidasoa Herri Plataforma.- Bidasoaldean duela 30 urte baino gehiagotik osasun-inbertsio nahikorik egin ez denez, Irungo Eskualdeko Ospitalean eta anbulatorioetan kalitatezko osasun-arreta emateko kontsulta-gune egokiak falta dira.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek bi greba egun deitu dituzte Osakidetza osoan, bai Lehen Mailako Arretan, bai Ospitalekoetan, maiatzaren 18an eta 19an. ESK, CGT eta CNT sindikatuek ere bat egin dute delaldiarekin. Grebarekin batera mobilizazioak egingo dira kalean, eta gizarte mugimendu eta kolektibo guztiak gonbidatu dituzte negoziaziorako eskubidea defendatzera, Osasun Sailak eta Lakuako gobernuak blokeatuta, eta osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoa izateko.