Osasun Bidasoa Plataforma.- Joan den martxoaren 7an, Osasun Sailak “BIDASOAKO ESIAREN PLAN ZUZENTZAILEA. 2023-2033 ESZENATOKIA” izeneko agiria argitaratu zuen. Horren arabera, Irungo Lehen Mailako Arretako zentroek zailtasun handiak dituzte egungo eskariari behar bezala erantzuteko, eta ez dute ezaugarririk herritarren beharretara egokitutako zerbitzu-zorroa eskaintzeko”. Agiri hori aztertuta, akats garrantzitsuak antzeman dira, eta horrek zalantza sortzen du agiriaren zorroztasunaz.

Euskal Herriko Pentsioduen Mogimendua.- SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek manifestazioak deitu dituzte larunbaterako, eguerdiko 12etan, Bilbon (Jesusen Bihotza plaza), Do- nostian (Boulevard) eta Gasteizen (Andre Maria Zuriaren plaza). Eta gizarte mugimendu eta eragile guztiak gonbidatu dituzte horiekin bat egitera, Osakidetzaren defentsan eta osasun publikoa desegitearen aurka.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- Askotan esan dugun bezala, COVID 19aren epidemiak agerian utzi zituen osasun-sistema baten josturak; izan ere, zerbitzu-prestazioan murrizketaprozesu baten mende zegoen, inbertsiorik eta osasun-langilerik eza, eta osasun-eskubidea modu unibertsalean gauzatzeko aukerak nabarmen murrizten zituzten.
Osasun Bidasoa plataforma.- Joan den udaz geroztik, birritan bildu gara Bidasoako ESIko aurreko gerentearekin (Agustín Aguirre jauna). Hark ez du gure ordezkaritza onartu, eta uko egin dio egindako galderei erantzuteari. Ezezko horren aurrean, Gotzone Sagardui Osasun sailburuari bidali zaizkio, momentuz ez da erantzunik jaso.