EH Bildu Irun

Gaztelera

Irungo EH Bildu udal hauteskundeei begirako euskarazko debate ireki baten gabeziaren aurrean

Euskaraz bizi nahi dutEH Bildu.- Euskararen normalizazioaren bidean eta kalitate demokratikoari begira oso tamalgarritzat jotzen dugu, aurtengo udal hauteskundeei begira euskarazko debate irekirik ez izatea. Tamalgarriagoa, kontutan hartzen badugu eskualdeko Antxeta komunikabideak egitasmoa proposatu eta hau bidean gelditu dela. Eta zergatik? Ba Jose Antonio Santanok bere parte hartzea konfirmatu ere ez duelako egin. Ulertzekoa den bezala, hautagai nagusietako bat denaren hutsunearen arriskuaren aurrean, Antxetak debatea bertan behera uztea erabaki du.

Irungo EH Bildu: “Bidasoa KM 0 eskualdea eraikitzeko konpromisoa hartzen dugu”

Rueda de prensa. EH Bildu apoya KM0Jokin Melida eta Joxe Cayetano Diezek azaldu dutenez, Olaberria bailaran hasiko da proiektuaren sorrera.

Irungo EH Bilduko Jokin Melida alkategaiak eta Joxe Cayetano Diez zinegotzi eta zerrendakideak (laugarrena da zerrendan) prentsaurrekoa eman dute Olaberria bailarako San Narciso jauregiaren ondoan.

EH Bilduren kanpainako ekitaldi nagusia Irunen: Maiatzaren 14an 19:30ean Zabaltza plazan

Data: 
Asteartea, Maiatza 14, 2019 - 19:30
Non: 
ZAbaltza Plaza

Cartel acto principoa EH Bildu en IrunEH Bilduk asteartean, maiatzak 14, egingo du kanpainako ekitaldi nagusia. 19:30ean izango da Zabaltza plazan.

Musikaz girotutako ekitaldia izango da eta bertan Jokin Melida alkategaiak, Juan Karlos Izagirre Ahaldun Nagusigaiak eta Nerea Kortajarena legebiltzarkideak hitz egingo dute.

EH Bildu Irungo ekonomiaren inguruan

Presentación de EH Bildu sobre economía IrunKoalizioak plan ekonomikoaren azalpena egingo du asteazken honetan 19:30ean Palmera Monteron antolatu duen bilkura irekian

Irungo EH Bilduk Irungo ekonomiaren inguruko prentsaurrekoa eman du gaur goizean. Jokin Melida alkategaia, eta Silvestre Balerdi zerrendakideak adierazi dutenez, koalizioaren lan talde sozioekonomikoak 8 urte darama lan sakona egiten eta egoera hobetzeko plan bat dauka.

Irun, Energia burujabetzaren bidean

EH Bildu Irun.- Krisialdia hasi zenetik udaletxe askotan neurriak hartu dira haien koste energetikoak murrizteko, energiaren etengabeko igoera dela eta.

Kasu askotan, ekintza puntualak izan dira  (eta hori da gure udalak egiten duena, tartean). Baina guk beste zerbaiti buruz hitz egin nahi dugu: Efizientzia energetikoaz ari gara

Orriak

RSS - EH Bildu Irun-rako harpidetza egin