Mugak Zabalduz karabana larunbatean hasiko da gure eskualdetik
Data:
Larunbata, Apirila 28, 2018 - 10:30
Non:
Santiago Zubian
Antolatzen du :
Ongi Etorri Errefuxiatuak
Zuengana zuzentzen gara, gogoarazteko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Euskal Herritik Karabana bat antolatu duela. Mugak Zabalduz karabana apirilaren 28an gure eskualdean egongo da, Hauxe izango da egitaraua:
- 10:30 etan Irungo Nazioarteko Zubian elkartuko gara.
- 11:00etan Hendaiako Atzerritarren Atxikitze Zentruan elkarretaratze bat egingo dugu.

Apirilaren 28, 29 eta 30ean Mugak Zabalduz Karabanak Euskal Herria zeharkatuko du errefuxiatu eta migratzaileekiko elkartasuna adierazteko eta munduko milioka pertsona bere herria uztera behartu dituen arrazoiak salatzeko.