Korridore humanitarioak denontzat
Irungo Harrera Sarea.- Gaur, martxoak 14, elkarretaratzea Behobiako zubian, 18:30ean
Irungo Harrera Sarea.- Gaur, martxoak 14, elkarretaratzea Behobiako zubian, 18:30ean
Irungo Harrera Sarea.- Joan zen ostiralean migratzaile batek polizia frantsesarengandik ihesi, femurra apurtu zuen, ebakuntza egin behar izan diote eta gutxienez hiru hilabete beharko ditu bidaia jarraitu ahal izateko.
Gari Garaialde.- Gauez, ezkutuan, ixilpean. Hesiaren zulo batetik sartuta edo haren gainetik salto eginez, baina azpikeriaz. Oilategira oiloak lapurtzera datozen azeriak bailiran. Guk geuk beste biderik uzten ez diegulako; gerok babestutako politikariek eta guhaurek sustengatzen ditugun gobernuek gizakiak bezala sartzea debekatzen dietenez, mugak legeari izkin eginez gurutzatzera bultzatzen ditugu.
Gari Garaialde.- Izan daiteke behar baino gau gehiago pasa dituzulako bertan; izan daitezke 3, izan daitezke 5 edo izan daitezke arduradunak erabakitakoak. Izan daiteke denbora asko pasa delako estatu espainiarrera sartu zinenetik; lehen 30 egun ziren asko, gero urtebete zen asko eta orain ez dakigu asko hori zenbat den.