Gaur gauean, berriro, bi mutil geratu dira kalean
Irungo Harrera Sarea.- Egun batzuk daramatzate muga pasatzen saiatzen, baina badirudi ez dutela lortzen.
Irungo Harrera Sarea.- Egun batzuk daramatzate muga pasatzen saiatzen, baina badirudi ez dutela lortzen.
Irungo Harrera Sarea.- Irungo Harrera Sareak apirilean kalean utzitako pertsona migranteen 30 gaualdi atenditu ditu, harrerarako erakunde publikoek aterpera sarrera galerazita.
Irungo Harrera Sareak telefono mugikorrak eskatu ditu sare sozialetan. Kargagailudun mugikorrak behar dituztela zehazten du. Norbaitek ekarpenik egin nahi badu, Kale Nagusiko 4. zenbakian dagoen lokalean utz dezake. Egunero egongo dira 10:00etatik 12:00etara, telefono mugikorrak jasotzen.
antxetamedia.eus.- BRIC ezinez ezagutua den Inmigrazio Klandestinoari Erantzun Azkarreko Brigada poliziala Irunera bidali du. Eta migranteei paperak eskatzeaz gain, haien helburua omen da, migranteak irregularki muga pasatzera laguntzen dieten mafia talde ilegalak identifikatu eta deuseztea omen da.
bidasoa.hitza.eus.- Uztailetik harrera lanak berreskuratu ditu Irungo Harrera Sareak. COVID-19ak eragindako egoerari ohitu dira jada, eta azken bi urteetan bezalaxe, egunero jaso dituzte migratzaileak.
Irungo Harrera Sarea.- IHSk jatorri desberdinetako pertsonei egin die harrera udan; gehienak, Ginea Conakry, Mali eta Boli Kostakoak, eta gutxi batzuk, Kamerun, Senegal eta Nigerrekoak, besteak beste. Profil ugariena bakarrik zetozen gizon gazteena izan da, baina baita bakarrik edo haur txikiekin zetozen emakumeena ere. Gehienak Kanarietatik etorriak izan dira, ikusten denez Afrikako migrazio-bideak aldatuz doaz Espainiak eta Marokok zirkulazio askatasuna oztopatzeko egiten duten presio militarraren arabera.