Junts, beldurrik gabe
Atzo, berriz ere, irundarrak atera ziren kalera Katalauniako herriari elkartasuna adierazteko.
‘Junts’ lemapean eta Gure Esku Dago plataformak deituta hamarnaka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Irungo Zabaltza plazan Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omniumeko presidenteen espetxeratzea salatzeko.
- Gehiago irakurriJunts, beldurrik gabe -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Eguerdian oraindik Espainiako polizi demokratak oldartu egiten eta hautetsontziak indarrez eramaten arin ziren Katalunian. Ordu berean, Irunen ehundaka lagun atera dira kalera erabakitzeko eskubidearen alde eta Katalauniako herriari elkartasuna adierazteko.
Ilusioz bizi dugu une historiko hau. Ilusioz, itxaropenez, arduraz eta, batez ere, arretaz. Kataluniak urriaren 1ean hitzordu bat du demokraziarekin, hitzordu bat du etorkizunarekin. Hilabete barru bide emango zaio katalanen hitzari eta borondateari. Gehiengo zabalez, etorkizuneko estatus politikoa erreferendum baten bidez erabakitzera doaz. Kataluniako herriaren ametsa betetzera doa eta haien ametsa gurea ere bada: herritar gisa erabakitzea.
Datorren ekainaren 10erako ekitaldi nazionala antolatu du Gure Esku Dagok Bilbon."Erabakitzeko prest" lemapean milaka lagun bilduz galdera ikur erraldoia osatuko dugu bizkaiako hiriburuan. Bertan gainera, "erabakitzeko eskubidearen aldeko Itun Herritarra" aurkeztuko dugu.
Gure Esku Dago Irun erabakitzearen eskubidea aldarrikatzeko beste ekitaldi erakargarri eta ikusgarri bat egitera doa. Irungo kokapena aparta da herrialde ezberdinen artean zubi lana egiteko, Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoa lotzeko, alegia. Helburu horrekin eta Irungo hainbat motozalerekin elkar lanaz sortu da: Erabakitzeko eskubidearen aldeko moto irteera.