Erabakitzeko eskubidearen aldeko moto irteera, Gure Esku dago-k antolatuta
 2013. urtean GURE ESKU DAGO herri dinamika sortu zenetik hamarnaka izan dira Euskal Herriaren luze zabalean erabakitzeko eskubidearen alde burutu diren ekimenak. Irunen ere ez gara geldirik egon. Oso urrun joan gabe, pasa den urtean, iniziatiba garrantzitsuak burutu genituen. Alde batetik, “erabakitzeko eskubidearen aldeko irungo adierazpena” aurkeztu genuen Oiasso Museoan eta bertan 300 irundar ezagun eta erreferenteren babesa jaso genuen. Bestalde, “eskuen eguna” burutu genuen Hondarribia eta Hendaiako kideekin batera, Irunera hainbat giza-zutabe ekarriz eta bertan burututako jaialdian milaka lagun elkartuz. Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria indartzen ari da gure herrian.

 Asteburu honetan Gure Esku Dagok bi ekimen antolatu ditu Kataluinari elkartasuna adierazteko:
Asteburu honetan Gure Esku Dagok bi ekimen antolatu ditu Kataluinari elkartasuna adierazteko: Gure Esku Dago , erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak, "Urteberriko Saria" izena duen Euskal Loteria jarri du martxan. Loteria honen salmentarekin herritarrek GEDren ibilbidea babestea eta ekonomikoki laguntzea bilatzen dute. GEDri laguntza emateko modu bat da, beraz.
Gure Esku Dago , erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak, "Urteberriko Saria" izena duen Euskal Loteria jarri du martxan. Loteria honen salmentarekin herritarrek GEDren ibilbidea babestea eta ekonomikoki laguntzea bilatzen dute. GEDri laguntza emateko modu bat da, beraz. Gure esku dago taldeak, datorren larunbatean, azaroak 19, BATZAR IREKIA antolatu du Irunen. Batzar honen helburua GURE ESKU DAGOk aurrera begira dituen asmoen berri ematea da. Bertan Irunen duen ibilbide orria aurkeztuko dute, ekimen garrantzitsu ugarirekin osatua dagoena.
Gure esku dago taldeak, datorren larunbatean, azaroak 19, BATZAR IREKIA antolatu du Irunen. Batzar honen helburua GURE ESKU DAGOk aurrera begira dituen asmoen berri ematea da. Bertan Irunen duen ibilbide orria aurkeztuko dute, ekimen garrantzitsu ugarirekin osatua dagoena.