
EH Bildu.- Bidasoan berriki desagertutako Ibrahim Diallo gazte senegaldarra izan daitekeena hilik topatu zuten asteazkenean. Bere heriotzaren konfirmazioaren zain, EH Bildutik gure samin eta gaitzespenik sakonena adierazi nahi dugu ekidin zitekeen beste heriotza honen aurrean.

LAB Sindikatua.- Atzo goizean (larunbat honetan) beste pertsona bat hil da Irun eta Hendaia mugan. Biktima Boli-Kostako 40 urteko gizon bat zen, Bidasoa ibaia igerian zeharkatzen saiatzen ari zen, polizia-kontrolak saihesteko. 2021ean zenbatutako zazpigarren heriotza da, hilabete honetako laugarrena.

Irungo Harrera Sarea.- Dolu eta salaketa elkarretaratzea deitu dugu gaur 12:30etarako San Juan Plazan, Irungo udaletxearen aurrean. Ipar Euskal Herriko kolektiboekin batera, azaroaren 22an, astelehena, 19:00an, giza kate bat egingo dugu, kandelekin eta argiekin, mugaren biktimen eta Europako migrazio politikeen omenez Santiago Zubian bat egingo duten Bidasoaren bi ertzetatik abiatuta.
Gari Garaialde. Hitza.- Bertsio ofizialak dio zaintzeko daudela. Abdoulaye Bidasoa ibaia igaro nahian ito zenean instituzioek kezka adierazi nahi izan zuten eta ’Halakorik berriro ez gertatzeko’ haien eskura omen dauden baliabideak jarri zituzten. Guardia Civilaren patruilak dabiltza, geroztik, Bidasoaren alde honetan, errekari so, bazterrrak miatzen, zubipean begiratzen. ‘Halakorik berriro gertatu ez dadin’ ari dira zaintzen.