Berriak

“Marraztu Bidasoa” lehiaketako irabazleek haien sariak jaso dituzte

“Marraztu Bidasoa” marrazki lehiaketako sariak banatu ditu Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak. Lehen saria Hendaiako Ecole de la Gareko Enara San Pedrok irabazi du (margo lotea eta Wow Park-erako sarrerak). Bigarren saria Txingudi Ikastolako Jone Laguardiak jaso du (marrazketa lotea).

Uztailaren 6an izan da sarien banaketa, Bidasoko Interpretazio Zentroan, antzinako Aduanaren eraikinean, Abenida zubiaren ondoan.

Irungo EH Bildu pasa berri diren San Pedro eta San Martzial jaien inguruan

Sanmartzial eguna, Irungo herritarren gehiengoari esker, berriz ere jai-giroan emandako egun alaia izan da. Eta horrelako egunek berretsi egiten dute,  Irungo EH Bilduren iritziz,  alarde parekidean masiboki parte hartzen duten gure herriko gazte horiengan jarri beharreko konfiantza. Gazte hauek, zalantzarik gabe, izango baitira, udal egitarauan agertzen ez den jaien ospakizunik nagusi honen zentzua aldatuko dutenak.

Erakusketa: Irun eta Irungo jendea

Data: 
Osteguna, Uztaila 13, 2017 - 19:00 -tik Igandea, Iraila 10, 2017 - 22:55 -ra
Non: 
Kabigorri

"IRUN ETA IRUNGO JENDEA". Horixe da Kabigorri Ateneoak bere egoitzan (Peña karrikako 1. zenbakian) aurkeztuko duen erakusketaren izenburua: atzera begirako 50 bat argazki, José Mari Castillo argazkizaleak lagatakoak, duela hainbat urte egungo Irun itxuratu zuten eraikin, kale, fabrika eta langileen irudiak ageri dituztenak.

Uztailaren 13tik irailaren 9ra

Ostegunetik larunbatera, 19:00etatik aurrera

Elikadura burujabetzaren eta lurraren aldeko martxa

Bost kontinenteetako nekazari mugimenduak elkartuko dira uztailaren 15etik 24ra Derion (Bizkaia), Via Campesinaren Munduko Batzarrean. Koordinakunde horrek hainbat hamarkada darama elikadura burujabetzaren aldeko borrokan, hau da, herriek eta komunitateek beren ongizaterako eta osasunerako beharrezko dituzten elikagaiak ekoizteko eta jateko duten eskubidearen aldeko lanean.

Orriak