Berriak

San Pedro eta San Martzial jaietan inguruan udal gobernuak duen jarrera

EH Bildu Irun.- Prentsa ohar honen helburua azkeneko 20 urteotako udal gobernuak egindako etikarik gabeko ibilbide baten laburpenaren berri ematea da. Gure San Pedro eta San Martzialeko jaetan barruan sartuta gaudela,  aspaldiko ohiturek berdin jarraitzen dutela salatzera gatoz.

Jakin badakigu udal gobernu honek ez duela legalitatea era argian urratzen, baina etika?  Zaharkitutako apal batean utzita duela iruditzen zaigu.
 

Moskuko Jaietako kamisetak salgai plazan

Irungo Jaiak hastearekin batera hasiko dira motorrak berotzen Moskuko Jaiak. Horretarako, San Pedro eta San Martzial jaien bitartean postutxoa jarriko dute asanbladako kideek Urdanibia Plazan bertan. Ondorengo egunetan egongo dira salgai: ostiralean, ekainak 23 (17:00-21:00), larunbatean, ekainak 24 (11:00-14:00 eta 19:00-21:00) eta datorren asteko asteazkenean, ekainak 28 (17:00-21:00).

Hondarribia-Marlaxkako Udaberriko 2. SUB16 Xake Jaialdiko emaitzak

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Hondarribiko Udalaren Kirol Sailaren laguntzaz, Jostaldi Pilotalekuan, ekainaren 16an, osirala, burutu da, 16 urte azpiko jokalarientzako  II. Udaberriko Hondarribia-Marlaxka Xake Jaialdia.

Sanmartzialetan ere presoak izango dituzte gogoan

Ekainak 23, ostirala
 - 21:30ean kartzela erreketa Moskun

Ekainak 24, larunbata
 - 12:30ean kontzentrazioa Moskun

Ekainak 29, osteguna
 - 19:30ean elkartasun argazkia Peña kaleko eskaileretan

Ekainak 30, ostirala
- 12:45ean preso eta iheslarien aldeko deskarga eta brindisa

IREKIk preso eta iheslariak etxerako bidean jartzearen alde langileen artean 79.383 sinadura bildu dituela, eta Foro Sozialaren eskutan utziko dituela iragarri du

Goizeko 11:00ak zirenean, bost minutuko aldea eta eguraldi onarekin, IREKIk ekimenaren deialdiari jarraikiz ehundaka ibiltariz osatutako zutabe bana abiatu dira Arangiz eta Otazutik Gasteizeko hirigunerantz.

Orriak