Berriak

Arma ikuskatze ordutegiak

Data: 
Osteguna, Ekaina 29, 2017 - 16:00 -tik Ostirala, Ekaina 30, 2017 - 15:55 -ra
Non: 
Irun

Zalditeria: 16:00tan Ensantxe plazan.

Santiago: 16:30tan Triangulo plazan. (Konpainiaren kontzentrazioa: 15:45etan Triangulo plazan.)

Bidasoa: 17:00tan Palmera-Montero. (Konpainiaren kontzentrazioa: 16:00etan Palmera-Monteron. Tahona ondoan.)

Zaldunborda

EH Bildu Hondarribia.- Hona Zaldunborda dela eta Batzar Nagusian, gaur, EHBilduko Judith Gartzia gure kideak egingo duen galdera eta ebazpen proposamena:

Txingudi Zerbitzuak Gaintxurizketako Zaldunborda eremu kutsatua erosi zuen 2003. urtean, Txingudin erraustegi planta bat eraikitzeko asmoz. Denok dakigun bezala, jendartearen kontrako iritziak eta protestek proiektua bertan behera utzarazi zioten mankomunitateari.

Eskorga jasotzaileari eta hodei programazioari buruzko bi ikastaro eskaintzen ditu Irun Ekintzan-ek

%100 diruz lagundutako bi formazio ikastaro eskaintzen ditu Irungo Udalak, Irun Ekintzan-en bidez (garapen ekonomikorako eta enplegurako Irungo ituna). Langabezian dauden eta hirian erroldatuta dauden pertsonei zuzenduta daude.

Tomas Elgorriaga aske

Gaur goizeko hamarrak eta laurdenetan Tomas Elgorriaga Kunze preso politiko hondarribiarra Fleury-Merogisko espetxetik atera da, ia hiru urtez kartzelan egon ondoren.

2014ko urriaren 31n atxilotu zuten Tomas Alemaniako Mannheim herrian. Alemaniak 2015ko azaroan estraditatu zuen Parisek emandako euroagindua onartuz gero. Harrezkeroztik Fleury-Merogis espatxean aurkitzen zen preso politiko hondarribiarra.

Kantineren aurkezpena

Data: 
Asteazkena, Ekaina 28, 2017 - 20:00 -tik Osteguna, Ekaina 29, 2017 - 19:55 -ra
Non: 
Urdanibia plaza - Junkal Plazatxoa

20:00tan ibilbideari hasiera emango zaio Urdanibia plazatik, Junkal plaztxoan bukatzeko 20:15tan non eta aurkezpena hasiko den.

Ibilbidea:
Urdanibia plaza, San Martzial, Kale Nagusia, Foru kalea, Berrotaran, Joaquin Gamon, Colon ibilbidea, Fermin Calbeton, Eskola kalea, Junkal Plazatxoa.

Diputatuen Kongresuan CETAren berrespenaren aurka bozkatzeko eskaera

Bihar, ekainak 27, Gipuzkoako CETA / TTIPren aurkako kanpainak, gutun bana emango die EAJ-PNVri eta PSOEri norbere egoitzan. Bertan, ekainaren 29an Diputatuen Kongresuan burutuko den CETAren berrespenean beraen taldeek aurka bozkatzeko eskaera egingo zaie. Amaitzeko, PSOEren egoitzaren aurrean elkarretaratzea burutuko da. Hona hemen ordutegia:

  - 18:00etan Groseko EAJ-PNVren egoitzan eskutitza eman (Bermingham Kalea, 28, Donostia)

Bidasoaldean anbulantzien zerbitzuak hobetzeko nondik-norakoak!

Hondarribiko EH Bildu.- Orain dela hamar bat egun, Bidasoaldean anbulantzien zerbitzuak ematen duten langileak deituta -teknikoak, medikoak eta erizainak- bilera bat izan genuen Kultur etxean. Bilera hartan, Eusko Jaurlaritza planteatzen ari den murrizketen berri eman ziguten. Haiek esandakoaren arabera, murrizketa horiek hobekuntzak bezala saldu nahi ditu EJk, eta saiatuko gara agertzen nola litekeen hori.

Orriak