Gaurkoan, elkarbizitzaren gaia izango dugu ardatz: zer esan nahi duen benetan elkarbizitzak, zein erronkari egin behar diogun aurre, eta nola lan egin dezakegun gizarte kohesionatu eta bidezkoago bat lortzeko.
«Euskarari pizkunde berria emateko», milaka euskaltzale bilduko dira abenduaren 27an Bilbon, arratsaldeko 17:00etan Bilbao arenan. Sarrerak pizkundea.eus webgunean eskuragarri Beñat Alzaga, Irungo AEK euskaltagiko koordinatzailearekin hitzegin dugu
Elika Eskolako nutrizionistak gabonetan naturaltasunez elikatzeko, eta denetarako egunak daudenez, modu kontziente batean kontsumitzeko gomendatzen du. Ohartarazten duenez, «dosian dago pozoia», eta beraz, gabonetako otorduen «momentu horren zain baldin bazaude, aurretik edo ondoren konpentsatu nahian, nahigabe ari zara zure burua prestatzen egun horietan desfasatzeko». Gabonetan gehiegikeriak saihesteko hainbat gomendio eman dizkigu.
One way or another - Blondie
Heart of glass - Blondie
Heart of glass - Miley Cyrus
Bad reputation - Joan Jett
I Love Rock & Roll - Joan Jett
Martxoa - Sua
Haserre hauek - Olaia Inziarte
Sagatzak negar - Lukiek
Saguzarren kanta - Belako
Balearen kanta III - Belako
Maite, nauzu zeharkatu - Verde Prato
Persona sospechosa - Los punsetes
El día de los muertos vivientes - Carolina Durante
Boys don't cry - The cure
Changes - David Bowie
It's too late - Carol King
Txingudiko Mankomunitateak Errandoneako ur-biltegi zaharra eraitsi eta 4.500 metro koadroko berria eraikitzeko lanak amaitu ditu. 2 milioi euroko inbertsioari esker, egitura zaharraren pitzaduretatik orduero galtzen ziren 40.000 litroak aurreztu, eta udako ur-kontsumo handienetan ere, Hondarribia osoa hornitu ahalko du. Bestalde, instalatutako mikroturbina sistema bati esker, uraren mugimenduak sortutako energia zinetikoarekin, 400 familien urte osoko argindar kontsumoa bezainbeste sortuko dute.
Joan den larunbatean ekin zioten Larreaundi-Olaberria auzo elkarteak proposatutako Palestinaren eta bakearen aldeko horma-irudia auzolanean margotzeko lanari. Auzoko artista batek egindako bozetoa Berio kalean, Hegoaldeko saihesbidearen aldamenean dagoen biribilgune berriaren horman aritu ziren auzoko hainbat lagun eta familia markatutako zirrimarraren gainean margotze lanak egiten. Abenduaren 18an eta 20ean, 10:00etan eman dituzte hurrengo bi hitzorduak.
Guadalupeko gotorlekuaren hainbat egitura zaharberritzeko 300.000 euroko inbertsioa egin du Hondarribiko Udalak azken bi urtetan, Eusko Jaurlaritzak kudeatutako Europako NextGeneration diru-funtsari esker. 2025ean 1.203 lagunek Arma Plazan erreserba bidez bisitatzeko aukera izan duten arren, Hondarribiko «egitura arkitektoniko-historiko handiena eta ezezagunena» aurrerantzean herritarrentzat «parte batean irekita» uzteko asmoa aditzera eman du Igor Enparan alkateak.
Teknofrekuentzia irratsaio berri honetan, gaur Feministaldiari buruz arituko gara. Laura eta Leire ditugu gurekin, aurtengo edizioaren inguruan solasteko. Aurtengo saioan beste ekitaldi bati helduko diogu: Feministaldia. Donostian egiten den ekitaldi beteranoa da, 2005ean sortua, hasieran Plazandreok plataforma politikoaren eskutik. Aurten, Marta Francoren hitzaldiarekin hasi eta DabaDaban amaitu den bost eguneko egitaraua izan dugu.
Hondarribiko dendariekin batera, herriko eskulangile eta sortzaileen ekoizpen originalez hornitutako aparteko azoka ospatu dute asteburuan, laugarren urtez Santa Maria Madalena plazan. Aurtengo 17 postuetako zenbait partaiderekin hitz egin dugu ondoko erreportaian. Udalak, Bidasoa Bizirik, Amuitz merkatarien elkartea, Kolore Kolore eta Eskuz Lan Bidasoko artisauen elkarteak bultzatuta, tailerrak, zuzeneko musika eta 100 euroko 16 erosketa-txartel ere zozkatu dituzte asteburuan.
Akelarre elkarteak Hendaiako Errepublika plazan urtero jartzen duen Olentzero hondatu dute larunbatetik iganderako gauean.
2026-2032 agintaldirako bide orria finkatu du Hendaia Biltzenek biltzar nagusian. Eta martxoaren 15 eta 22ko udal hauteskundeei begira Laetitia Navarron aukeratu dute zerrenda buru. Udalaren egoera ekonomikoa kontuan hartuta, "bideragarriak" diren 5 ardatz nagusi aurkeztu dituzte herriko plazan egindako agerraldian, etxebizitza, prekarietatearen aurkako borroka, gizarte kohesioa, euskara eta mugikortasun jasangarrian oinarrituta.
Euskal Herrian egurrezko estrukturarekin eraikitako "energia kontsumo urriko" aurreneko etxebizitza hauek erreferente bilakatu ziren 2016an, VISESAk eraiki zituenean. Orain sortu diren hezetasun arazoak konpontzeko lanak ez dira bertan bizitzearekin bateragarriak. Beraz, kaltetutako familiei alternatibak bilatu dizkiete. Bere eskumena ez bada ere, Hondarribiko Udalak aukeran dauzkan baliabideak jarri ditu familia hauen eskura, etxebizitza eta haien etxeko puskak hustutzeko biltegia eskainiz.
Gaur zabaldu dituzte Zabaltza plazan Irungo 24 komertzio eta artisau bilduko dituzten 18 postuak. Irundarrek zein kanpoko bisitariek Gabonetako erosketak bertan eta hiriko establezimenduetan egin ditzaten programazio oparoa antolatu dute. Eta gaur bertan, azokaz gain, Luis Marianoko eta Sarjia parkeko izotz-pistak eta Antzarango txirrista zabaldu dituzte.
Txingudiko plangintza «nahi baino garapen motelagoa» izaten ari den bitartean, klima aldaketaren inpaktua «uste baino okerragoa» dela baieztatu dute gaur Plaiaundiko Ekoetxean egindako Txingudiko Plan Zuzentzailearen Jarraipen Batzordean. Hondarribiko Udalak Mendelun uholde-arriskua prebenitzeko neurriak azkartzeko laguntza eskatu die inplikatutako gainerako administrazioei. Igor Enparan alkatearen ustez, administrazio guztiak behar dena jartzeko konpromisoak hartzera behartuak daude.
Kera elkarteak hirugarrenez poesia errezitaldia antolatu zuen abendu hastapenean. Kultur eskaintza hutsa izatetik urrun, erreferente beharrak asetzeko aukera da emakume ijitoentzat, Palmira, Ane eta Azaliak azaldu dutenez.
Zer da negazionismoa ingurumenaren testuinguruan?
Negazionismo klimatikoa edo ingurumen-negazionismoa da klimaren aldaketa, deforestazioaren ondorioak edo gizakiaren eragina ukatzen dituen jarrera. Honek, politika publiko eta sozioekonomikoetan eragin zuzena izan dezake.
Uxuri Etxegia antzerkilari eta artista sunbildarrarekin izan dugu gaurkoan tertulia. Antzerkiarekin lotutako kontuak izan ditugu hizpide bertzeak bertze. Mugak, aukerak, ikasketak, saiakerak…Hau guztia hiritik herrira bueltatzearen bizi esperientziarekin lotu dugu.