Ostiralean Beratik abiatuko da "Ibaitik Itsasora" martxa, eta Ongi Etorria egingo diote Irungo San Juan plazan 13:30an. Larunbata goizean Avenida zubia zeharkatu, eta palestinar herriarekin elkartasun olatua Zokoburun itsasoratuko da egun osoko programazio zabal batekin. Irungo CAF tren-ekoizlea eta Hendaiako Carrefour saltokiaren aurrean mobilizatuko dira ere, Gazako genozidioaren konplize direla salatzeko.
WILD IS THE WIND - Nina Simone. 1966/09/16
OTIS BLUE - Otis Redding - 1965/09/15
SURFER GIRL - The Beach Boys - 1963/09/16
JIMMY HENDRIX hil zen . 1970 eko irailaren 18 an.
USE YOUR ILLUSION - Guns n Roses. 1991/09/17
CASS ELLIOT jaio zen 1941eko irailaren 19 an.
DONDE ESTÁN MIS AMIGOS - Extremoduro. Irailaren 17an.
Jaietan herritarren gehiengoak izandako portaera "eredugarritzat" jo du, baina Alardean Jaizkibel konpainiak udal-dekretua bete duen bitartean, HAOSEk irailaren 8an Herrizaingo Sailean eskatu zituen manifestazio-baimenak deitoratu ditu udalak. Bestalde, txosnagunean gertaturiko liskarrak, eta jaietan emandako bi indarkeria matxista kasuak irmoki gaitzetsi ditu Hondarribiko Udalak.
Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak haurrentzako marrazki lehiaketa antolatuko du irailaren 20an, Irungo Pinudi parkean. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta izen-ematea 11:30ak arte izango da. Parte-hartzaileak adinaren arabera hiru kategoriatan banatuko dira. Guztiek opari bana jasoko dute eta irabazleek sari bereziak.Iñaki Garcia,elkarteko kidearekin hitzegin dugu
Herritarrekin eta tokiko administrazioekin harremanak estutzeko asmoz, foru diputatuen asteroko bilera herriz-herri egiteko saio ibiltarien 16.a Irunen egin dute gaur. Eider Mendoza diputatu nagusiak Cristina Laborda alkatearekin egindako bileran, Foru Aldundiak hiriaren garapenarekin duen «determinazio osoa» nabarmendu du; errepide-sarea hobetzeko 50 milioi euroko inbertsio planarekin, hastear dauden Arbesko Egoitzaren proiektuarekin, Via Irun, eta IAM zein Txenpereneako kirol instalazioen garapenean ere.
Hotelen okupazioa %95ekoa izan da udan, eta atzerritarren kopuruak %45 egin du gora Irunen. Historia, kultura, gastronomia eta naturaren erreklamuei esker, bildutako datuek adierazten dute lo egiteko ostatu hartzen dutenek, batez bestean bi gau egin dituztela Irunen. Oiasso museoak %40 emendatu ditu bisitak terma erromatarrei esker, baina Bidasoa ibaia, Plaiaundi, Aiako Harria eta 45 hitzorduko kultur agendak ere interesa piztu dute.
Euskadiko hiri handienetako jaietan, oro har, arau-hauste penalak %20 apaldu badira ere, Irunen 280 delitu erregistratu zituzten Ertzaintzak eta Udaltzaingoak koordinatutako Jaietako Segurtasun Dispositiboa martxan izandako 19 egunetan. Delitu horietatik bi izan ziren sexu-askatasunaren kontrakoak.
Emakume artisten talentua agertokira ekartzen duen Emeki Festibalaren hirugarren edizioa ospatuko dute Urruñan irailaren 26tik 28ra. Euskal kantua, pop-folk, okzitaniar polifoniak edo brasildar perkusioak ekarriko dituzte, eta aurtengoan Estibaliz Robles "Estitxu", Maite Idirin eta Lourdes Iriondo kantarien omenezko hitzaldi kantatua proposatuko dute festibala irekitzeko.
Iragan den abuztuan, Berako bestetan egin ziren erasoak gaitzetsi dituzte Berako hainbat eragilek eta norbanakok gaur herriko plazan bertan egindako prentsaurrekoan. «Pankartak erre, herriko guneak xehatu, ostatuetako komunak hautsi, altzariak harrika bota, ostatuetako estintoreak barran hustu, bestetarako paratzen diren komunak eta kontainerrak errekara jaurti, ostatuetako espazioa erabat bereganatu, txoznako txandalariak jarrazi eta eraso matxista, arrazista eta homofoboak salatzen dituztenak artatzeko jaima behin baino gehiagotan erre» izana salatu dute.
Egiluzeko ikasleek «isun sinbolikoak» jarriko dituzte irailaren 19an udaltzainen laguntzarekin. Eta gidariak sentiberatzeko, eskola atariko plataforman aldarrikapen mezu bat margotuko dute irailaren 22an. Emeki elkartearen puntu beltzak identifikatzeko "ibilaldi kritikoa", udalaren mahai-ingurua, Balazta elkartearen Nagusikleta paseoak edota, iaz bezala, Mendelura Bizikleta Martxa eta "Festa kalean!" ekimenak borobilduko dute astebeteko programa.
2009. urtean Euskal Herrian kaleratu ziren album batzuk errepasatu ditugu gaurko emanaldian.
"Palestina Aurrera" lelopean Nafarroa zeharkatu ondoren, Ibaitik Itsasora martxa irailaren 20an Hendaian amaituko da egun osoko ekitaldi batekin. Landetxa-Katea auzoan, aldiz, hilabete daramate egunero kazeroladak antolatzen. 80 bat bizilagun biltzen dira astelehenetik ostiralera 20:00etan, lapiko-jotze eta burrumba eginez Gazako genozidioa salatzeko. Irungo auzoak mobilizatu daitezen animatu nahi dituzte.
Eraiki dantza taldeak 5 urtetik gorako txiki eta gazteekin ez ezik, aurten 30 urtetik gorako helduentzako ere euskal dantza ikastaroak antolatu ditu aurreneko aldiz, igandero. Deialdia luzatu eta, berehala, 18 lagunek izena eman dute. Irungo Euskal Jiran edo jaietako erromerietan plazak dantzaz betetzeko beharra ikusten dute. Ane Etxepare, Eraikiko kidearekin elkartu gara dantza taldearen Behobiako egoitzan.
Abuztuaren 21ean zendu zen Karlos Santiago Etxeberria Pirinioetako Carlit mendian, 67 urte zituela. Hainbat eragileek Lesakako Udalarekin elkarlanean bere omenezko ekitaldia antolatu dute Agiñan, eta bertaratu direnek hitz, kantu eta dantza artean egin diote azken agurra.
Igande honetan 13:30ean Donostiako Boulebarretik abiatuko duten manifestaziora taldean joateko hitzorduak antolatu dituzte Hendaian, Irunen eta Hondarribian. Ernai gazte antolakundeak deituta, Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren baitan mobilizatuko dira gazteak Donostian, eta borrokan jardun duten belaunaldi guztiei aitortza egin nahi diete.
Hainbat elkartek, Lesakako Udalarekin elkarlanean Karlos Santiago Etxeberriari omenaldia eginen diote irailaren 13an, larunbatean 11:00etan Agiñako kaskoan. Abuztuaren 21ean hil zen Pirinioetan, Carlit mendian, 67 urte zituela.
Egungo gobernua Irungo hiriak aurretik dituen erronkei erantzuteko ez dela gai izan salatu du David Nuño Elkarrekin Irun udal taldeko bozeramaileak. Eta agintaldi erdia baino gutxiago falta den honetan, «aparkalekuen arazoa, osasun-zerbitzuen gabezia, merkataritzak dituen erronkak edota Udaltzaingoaren baliabideak hobetzeko» exijitu dio.
1969/09/11. I Got Dem Ol' Kozmic Blues Again Mama! Janis Joplin
1973/09/11. The wild, the innocent and the E Street Shuffle. Bruce Springsteen.
1995/09/12. One hot minute. Red Hot Chilly Pepers.
1975/09/12. Wish you were here. Pink Floyd.
Amy Winehouse jaio zen 1983ko irailaren 14an.
Fiona Apple jaio zen 1977ko irailaren 13an.
Programa azaroan hasiko da Palmera Monteron psikologo talde batek zuzenduta. «Gurasotasun positiboa, harreman afektiboak eta komunikazioan oinarritutako» saioak egingo dituzte, seme-alaba eta nerabeen adinaren araberako taldeetan antolatuta. Aita diren gurasoei deialdia egin diete programan inplika daitezen. Izena emateko epea irailaren 15etik urriaren 15a arte zabalik egongo da.