Zer da UHANDRE Baso Biziak?
2021ean, pinadietan xingola marroiaren gaitzak eraginda eukaliptoaren hedapena Aiaraldean ikusi genuenean, argi ikusi genuen herritarrak sentsibilizatzeko jarduerak beharrezkoak zirela basoak eta landa-eremuak babesteko.Horregatik, 2021ean sortu zen Uhandre Amurrioko Baso Biziak elkartea.
Maiatzaren 4an itxiko dute izena emateko epea, eta Hondarribian gutxienez urtebeteko errolda edo azken 10 urteetan bost urtez herrian bizi izan direnei zuzenduta dago. Etxebidek sustatutako etxebizitza eskaintza publikorako eskatzaileen erregistroan alta emanda egotea ezinbestekoa da, eta 2024ko diru-sarrerak kontuan hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak, gutxienez 9.000 eta gehienez ere 46.463,29 euro. Presa I etxebizitzen eraikuntza lanak 2024ko urtarrilean hasi zituzten, eta VISESA sozietate publikoak 2026ko irailean Alokabideri eman nahi dizkio, eraikuntza lan guztiak behin amaitutakoan.
Historia garaikidean izandako udalbatzarik jendetsuenetakoa izan zen atzokoa. 2026-2029 urtaldirako II. Udal Berdintasun Plana gobernu taldearen (Abotsanitz-EH Bildu) aldeko bozkarekin. Planak aurreikusten dituen 124 ekintzetatik 2 Alardeari lotuak daude, baina eramandako partaidetza prozedura zalantzan jarri du oposizioak kontrako bozka justifikatzeko. Hondarribiko Emakumeak elkarteak prozesuan parte-hartzea ukatu egin zaiola berretsi du udalbatzan, eta PSEk «diskriminazio ideologikoa» salatu duen bitartean, EAJren arabera, «berdintasuna ezin da inposatu».
Lesakako Udalak autokarabanentzako gune berria jarri du martxan, herrira hurbiltzen diren bisitariek atseden har dezaten, gaua pasatzeko espazio egokiarekin. Eskaintza turistikoa osatzen du horrela Udalak, azken aldian ugaritu den bidaiatzeko moduari ere lekua eginez.
Lesakako Udalak autokarabanentzako gune berria jarri du martxan, herrira hurbiltzen diren bisitariek atseden har dezaten, gaua pasatzeko espazio egokiarekin. Eskaintza turistikoa osatzen du horrela Udalak, azken aldian ugaritu den bidaiatzeko moduari ere lekua eginez.
B.O.T.H. Arrigorriagatik datorkigun taldea dugu, energia, kantu landuak, melodia eta abiadura eskeinirik hitz onekin bat, Kalitatea
00:00-00:44 Sarrera
00:45-04:04 Azken garraxia
04:05-07:55 Kontrakultura
07:56-11:35 Oihukatuko dut
11:36-14:11 Ihesean
14:12-17:39 Gezurra
17:40-31:40 Elkarrizketa
31:41-32:25 Irteera
Iaz Hondarribian jaiotako 83 haurrek eta haien familiek, beste hainbeste ametza landatuko dituzte San Telmo inguruetan. Zuhaitz Eguna ekimen sinbolikoa bada ere, mendia basoberritzeko helburua ere badu, eta ospatzen hasi zenetik 31 urteotan izandako kopururik txikiena da aurtengoa. Orain artean 4.042 zuhaitz landatu dituzte Jaizkibelgo eremu ezberdinetan. Guadalupen hasi ziren 1995ean, eta urteotan Larrezuri, Artzutik Portomokorako bidean, eta 2019tik San Telmo inguruko eremu berean egiten dituzte landaketak, baso txikien modura.
Irungo Udalak hirian sakabanatuak dauzkan airearen kalitatea eta kutsadura partikulak neurtzeko 11 gailuek bildutako datuak herritarren eskura jarriko ditu. Horretarako, irun.eus udalaren atarian aparteko atala sortu dute, neurgailu bakoitzaren kokalekua eta erregistratutako informazioa kontsultatzeko aukera emanez. Borja Olazabal Garapen Jasangarriko ordezkariak azaldu duenez, aldagai ugari jasoko ditu, hala nola Airearen Kalitatearen Indizea edo neurgailuek bildutako informazioaren historikoa.
Bilboko amaiera ekitaldira joateko autobusa antolatu du Bidasoko AEKk igandean. Hendaian eta Urruñan, berriz, eskolartekoek Korrika Txikia ospatuko dute ostiralean, eta Hendaia Euskaraz programa borobiltzeko haurrentzako animazioak eta Tapia eta Leturiaren kontzertua izango da 20:30ean Gaztelu aretoan. Hondarribian ere, “Esnatu ala hil: euskararen oraina eta geroa” hitzaldia emango du Gari Goikoetxeak Arma Plazan, Korrika Kulturalaren baitan.
Gaurko programan Internet gobernatzen duten erakundeei hitzegingo dugu, hau da, erabakitzen dutenak nola funtzionatzen duten ikusiko dugu. Pentsa daiteke GAMMA (google, meta, apple...) enpresek internet kontrolatzen dutela, eta hein handi batean hala da, baina muinean irabazi asmorik gabeko erakundeak daude.
Gaurko Udal Osoko Bilkuran onartzera eramango duten Hondarribiko Berdintasun Plan berriak aurreikusten dituen 124 ekintzetatik Alardeari lotutako 2 puntuek polemika piztu dute herrian. Alardearen afera planean txertatzera behartuta daudela aditzera eman du udal gobernuak. Eta Igor Enparan alkateak partaidetza prozesuan «eragileei betorik edo diskriminazio politikorik» eman denik ukatu du, eta gogoratu du emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna ez dela aukera politiko bat. «Udala ezin da neutral izan, ezberdintasunak dauden heinean administrazio publikoek ezin dute aukeratu esku-hartu ala ez, Hondarribiak ezin ditu begiak itxi», azaldu du.
“Venezuelatik bueltan: Bidasoko brigadistekin solasaldia” izeneko hitzaldia antolatu dute Irunen.Ekitaldia Hazia Kultur Elkartean egingo da.Arratsaldeko 18:30ean hasiko da solasaldia.Venezuelan bizitako esperientziak eta ikasitakoak partekatuko dituzte brigadistek
Irungo Kemen Dantza Taldeak urteroko hitzordu berezia du berriro ere. Amaia Antzokia izango da euskal dantzen topagune nagusia. Larunbatean, arratsaldeko 18:00etan izango da emanaldia. 150 dantzari eta musikarik parte hartuko dute ikuskizunean. Saioa Zabala, Kemen dantza taldeko kidearekin hitzegin dugu
Hondarribiko EAJ-PNVk 2027ko hauteskundeetarako alkategaia hautatu zuen atzo «etapa berri bat hasteko helburuarekin». Maria Serrano Olaskoagak 2015ean zinegotzi kargua hartu zuenetik hiru legealditan bildutako udal kudeaketarako eskarmentua eta ezagutzarekin, «EAJk galdutako herritarren konfiantza berreskuratzeko» gaitasuna duelakoan hartu du alderdiak erabakia. Erronka «ilusio eta ardura handiz» onartu duela aitortu du oposiziotik datorren hautagaiak.
Gaurko Zipriztina Mafia saioan (Martxoak 30) etxeko langileen errealitatea aztertuko dugu.
XXI. mendean ere, askok lan baldintza gogor eta ikusezinak pairatzen dituzte.
Zaintza, garbiketa eta etxeko lanen atzean dauden istorioak mahai gainean jarriko ditugu.
Etxeko langileak: XXI. mendeko esklabutza? Horri buruz hitz egingo dugu gaur.
Hiru orduz, Urruñatik sartu, Hendaia gurutzatu, Irungo erdigunea zeharkatu eta Hondarribiren itzulia egin du Korrikak, Gaintxurizketan barrena Oarsoaldera joan aitzin.
Eguzki taldeak alegazioak aurkeztu ditu EAEko itsasertza babestu eta antolatzeko Lurralde Plan Sektorialaren hasierako onarpenaren aurka. 2025eko abenduan argitaratutako aginduaren ondoren, 45 eguneko epea baliatu dute euren iritzia emateko. Taldearen ustez, plan berriak ez du nahikoa anbizio klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko. Itsasertzak arrisku handiak ditu, hala nola itsas mailaren igoera edo uholdeak. Hala ere, proposatutako neurriak ez direla nahikoak salatu dute, eta ardura gehiegi tokiko administrazioei uzten zaiela. Karlos Murua, eguzki talde ekologistako kidearekin hitzegingo dugu.
Abenduan egindako lehen bilera orokorraren ondorik, martxoaren 10ean eta 12an Talaia Bordarin, Itsas Etxea Auditoriumean eta Amute auzo elkartean egindako auzokako hiru saio parte-hartzaileetan 166 bizilagunek hartu zuten parte, euren iritzi eta proposamenak partekatuz. Jasotako ekarpenek etorkizuneko aparkaleku-eredua definitzeko lagungarri izango direla nabarmendu du Udalak.