Antxeta Irratia Aktualitatea

Antxeta Irratia Aktualitatea jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela 2 ordu 24 min

Olentzero ezagutzeko hitzordu ugari antolatu dituzte Lesakan

Or, 12/12/2025 - 10:04

Herriko eragile ezberdinek Lesakako Udalarekin batera Olentzerori buruzko zikloa antolatu dute Lesakan. Bihar, abenduaren 13an, hasiko da ikus-entzunezko eta solasaldi batekin, eta herrian hain errotuta dagoen ohituraren iraganean eta orainean sakonduko dute.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Antxetatik Nafarroara (2025-12-11)

Or, 12/12/2025 - 08:00

Antxetatik Nafarroara (2025-12-11)

Kategoriak: Antxeta Irratia

EZ GAUDE KONFORME #19 - KIRATXA

Og, 12/11/2025 - 21:00

KIRATXA taldea Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat tokitatik datorren kideez osaturik dago, punk basati eta D-Beat indartsua eskeiniz haien ·Giza Ustelkeria" EP berria aurkezteko, ondotik elkarrizketa dibertigarri bat eskeinirik.

00:00 - 00:42 Intro

00:43 - 02:32 Veneno

02:33 - 03:36 Farsante

03:37 - 05:03 Kiratxa

05:04 - 06:41 Verdugos

06:42 - 08:11 Maquinaria del poder

08:12 - 09:49 Mártires

09:50 - 11:13 Genocidio

11:14 - 12:51 Mare Mortum

12:52 - 14:04 Finiquitado

 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Hendaiako 49. Olentzero kantuz ekimenean parte hartzeko deialdia zabalik

Og, 12/11/2025 - 16:25

Hendaiako Akelarre kultur elkarteak 49. Olentzero Kantuz antolatu du aurten ere. Abenduaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, herriko plaza beteko da kantuz eta giro onez. Ekimena guztiontzat zabalik dago: bakarka, bikoteka edo taldean parte hartu nahi duenak badu bere lekua. Prestaketak hobeto ezagutzeko, Inko Manterola Akelarre kultur elkarteko kidearekin hitz egin dugu.

Kategoriak: Antxeta Irratia

World Tourrera jauzia emango du Haimar Etxeberriak, izarrez betea dagoen Red Bull Bora taldearekin

Og, 12/11/2025 - 12:54

Txirrindulari irundarrak Evenepoel edo Roglic bezalako txirrindulari handien alboan emango dio pedalari 22 urte besterik ez dituela. Junior zenetik garaipen garrantzitsuak bildu ditu etengabe, eta profesional mailan bere lehen urtean Kern Pharmarekin Gaztela eta Leongo Itzulia irabazi eta gero, orain Patxi Vila beratarra zuzendari duen Red Bull Bora talde indartsuarekin ariko da heldu den denboraldian.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Rolak apurtzen

Og, 12/11/2025 - 12:33

Gaur egungo folkorikak fusioa,harrotasuna ta genero rolak apurtzen.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Inoizko Gabonetako Krosarik handiena ospatuko dute Irunen, eta korrikalarien %44 emakumezkoa izango da

Og, 12/11/2025 - 12:00

Abenduaren 20an Begisare elkartea laguntzeko helburu duen Irungo Gabonetako Krosak 1.600 parte-hartzaile bildu nahi ditu, inoizko marka onena eginez. Kros Txikian 600 haur izango diren bitartean, helduen kasuan mila dortsal atera dituzte, eta geratzen diren azkenak 16 eurotan eskura daitezke www.kirolprobak.com atarian. Orain arte izena eman dutenen %44 emakumezkoa dela nabarmendu du Bidasoa Atletiko Taldeak.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Hendaian Txiki Handi gune berria estreinatu dute, zerbitzu publikoak toki berean elkartuz

Og, 12/11/2025 - 11:48

Orotara 4,3 milioi euroko inbertsioa egin dute Haizpean zahar etxea zena arraberritzeko. Txiki Handi gune berrituak Hendaiako gizarte eta hezkuntza arloko zerbitzuak puntu bakarrean biltzen ditu. Intzurako Autoport gunetik etorritako egiturekin batera, AEKren lau gela berriak ere barne hartzen ditu.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Bortzirietan geldialdia egin du Mikel Zabalzaren auziari buruzko autobusak

Og, 12/11/2025 - 10:50

Aste honen hasieran Lesakara ailegatu da Mikel Zabalzaren hilketaren 40.urteurrenaren baitan martxan jarritako autobus ibiltaria. Astelehena bertan eginda, astearte eta asteazkenean Beran egin du geldialdia. Abenduaren 14an Donostiako Bulebarrean emanen zaio akabera autobus birari.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Bidasoaldeko 20.000 adin txikikoen osasuna babestu dezala exijitu diote Irungo Udalari

Og, 12/11/2025 - 10:43

Bidasoa Ospitaleko Pediatria Larrialdiak berriz irekitzeko exijitzen dute familiek. Apirilaren 13an zerbitzua eten egin zutenetik hitz emandako Lehen Arreta zerbitzuen hobekuntzarik ez du Osasun Sailak bete, eta abenduaren 19ko osoko bilkurara Bidasoako Pediatria Larrialdiak Elkarteak aurkeztu duen mozioan «orain arteko jarrera anbiguoa alde batera utzi eta posizio irmoa har dezala» eskatuko dio Irungo Udalari, herritarren eskubideak defendatzeko «ardura morala eta politikoa» duela gogoratuz.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Itsu Kopla saioa Itsas Etxean Ane Labaka eta Sustrai Colinaren eskutik

Og, 12/11/2025 - 10:35

Euskaraldiaren baitan Lankuk belarriprestentzako sortutako 'Itsu Koplak' ekimenaren aparteko saioa antolatu du Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Hondarribian. Abenduaren 14an, 17:00etan, Ane Labaka Mayoz eta Sustrai Colina bertsolarien eskutik bertso paperak modalitate tradizionalean ariko dira Itsas Etxean, euskara ikasten ari direnentzat egokituta.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Lau Airetara - Mirotzetik Ajou taldera

Az, 12/10/2025 - 14:58

Oihu bat - Mirotz

Urtarrilan - Mirotz

Amaiera - Uxue Kerejeta

Hiru dimentsiotan - Mirabe

Inbertsioa - Bi kabi

Dena eman - Mihise

Ez gara modernoak - Puntu takoma

Hormetan idazten - Esanezin

Zamalanak - Biderbost

Bidai bat - Ajou

Ez zara jainko - Ajou

Kategoriak: Antxeta Irratia

Lau Airetara - Abenduko bigarren asteko musika efemeride batzuk

Az, 12/10/2025 - 14:20

Nere Herria - Mocedades

Goizaldean - Mocedades

Zu Zara - Mocedades

Vinu, cantares y amor - Nacho Vegas

Los asombros - Nacho Vegas

Jingle - Almendra

Fermin - Almendra

Al otro lado del río - Jorge Drexler

Bye bye love - Jeorge Harrison

Hello, goodbye - The Beatles

Roadhouse blues - The Doors

Ogia eska - Koska

 

 

 

 

 

 

 

 

Kategoriak: Antxeta Irratia

Urte historikoa borobiltzeko Gabonetako programazio oparoa antolatu du Oiasso Museoak

Az, 12/10/2025 - 13:15

Terma erromatarrak apirilean zabaldu zituztenetik bisitari marka guztiak apurtu ditu museoak. Eta urtea agurtzeko, gabonetako oporraldietan familientzako Arkeolab tailerra, haurrentzako Oiassortu pintura lehiaketa edota antzerkiaz gain, termetan murgiltzeko aparteko bisita gidatuak antolatuko dituzte larunbatero, eta igandetan Ama Xantalen Nekropolira ere.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Peluxe-zaparrada eta jostailuen bilketa egingo dute Artalekun ostiraleko partidan

Az, 12/10/2025 - 12:44

Iaz bezala, Gurutze Gorriaren "Jostailu Hezitzailea" ekimen solidarioarekin bat egingo du Bidasoak. Abenduaren 12an Frigorificos del Morrazoren kontrako partidara haur eta gazte behartuenei emateko jostailu berriak eramateko deialdia luzatu die klubak zaleei, eta atsedenaldian "peluxeen zaparrada" egingo dute Artalekuko pistan.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Nola lagundu lagunik ez duten haurrak

Az, 12/10/2025 - 11:37
Kategoriak: Antxeta Irratia

NafARTar - Julia Artieda Vila

Az, 12/10/2025 - 09:54

Barne diseinuaz, ilustrazioaz, altzarigintzaz, zurgintzaz eta bertze hainbertze bitxikeriz aritu gara Julia Artieda Vilarekin. Esparru guzti huen gakoak azaldu dizkigu beratarrak: barne disei nuko joera garaikideak, koloreen erabilera on baten aholkuak, bezeroekin harremantzeko moduak edo originaltasuna mantentzeko gorabeherak. 

Sareak: https://www.instagram.com/kiribil_/?hl=es

Kategoriak: Antxeta Irratia

Kotte Ezenarro eskuineko oposizioarekin batera aurkeztuko da, 'Hendaia Elkarrekin' zerrendan

Az, 12/10/2025 - 08:39

Hendaian, gehiengoa eta oposizioaren zati bat batu dira Hendaia Elkarrekin zerrenda berrian, proiektu sozial eta ekologista bateratu baten alde. Ezenarrok baieztatu du bigarren itzulian ez dela aliantzarik izango.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Modu arduratsuan kontsumitzen ez den ura garestiago ordainduko dute bidasotarrek 2026an

Az, 12/10/2025 - 07:28

2026tik aurrera ur-kontsumoaren tarifikazio sistema berria behin betiko onartu du Txingudiko Mankomunitateak atzo egindako Ez Ohiko Asanbladan. Etxeko ur-kontsumoaren m3 tarte ezberdinak zehaztu ondoren, egunean pertsonako 90 litro baino gehiago erabiltzen duenak ura garestiago ordainduko du. Hondakinen-tasan, aldiz, %3ko igoera onartu dute 2026 urterako. Baina hondakin organikoa kontainer marroian bereizten duten etxeentzat igoera %2,5koa izango da.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Ahapetik - Maia Ruiz de Alda Laaksonen

Ar, 12/09/2025 - 16:53

Urruñarra da Maia Ruiz de Alda, ingeniaria ikasketaz, musika sektoreko produkzio arloko langilea ogibidez. Bideopodcast honetara ahots ezagunak ekarri baditugu, eguneroko bidelagunei ere hitza eman nahi izan diegu, Antxeta Irrati inguruan ibili eta lodifobia pairatzen dutenei.

Kategoriak: Antxeta Irratia

Orriak